1962ko Municheko Konferentzia: Espainiako Demokraziaren Aldeko Aldarrikapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB
1. Testuaren Kokapena eta Sailkapena
Testu hau 118 ordezkari espainiarrek, Erregimen frankistaren aurka zeudenek, idatzi zuten Munichen, 1962ko ekainaren 8an. Orduko Alemaniako Errepublika Federalean ospatutako Europar Mugimenduaren aldeko batzar batean kokatzen da. Lehen mailako testu politiko honek Espainiako gobernua du hartzaile, zehazki erregimen frankistako kideak, Europan sartzeko beharrezkoak diren aldaketak jorratzeko.
2. Ideia Nagusiak
Testuaren ideia nagusia zera da: Espainia Europako kide izan nahi badu, estatu demokratiko bihurtu behar dela. Ideia hau sarreran aurkezten da, eta ondoren, Municheko konferentzian proposatutako ideiak artikuluetan zehazten dira:
- Benetako erakunde demokratikoak eratzea.
- Pertsonen eskubideak bermatzea (askatasuna, adierazpen askatasuna...).
- Erkidego naturalen izaera aitortzea.
- Askatasun sindikalak eta langileen eskubideak bermatzea.
- Alderdi politikoak antolatzeko askatasuna bermatzea.
Kongresuko kideek ziurtatzen dute oinarrizko arau hauek bete eta Espainian demokraziaren aldeko eboluzio bat egonez gero, herrialdea Europan sartzeko moduan izango dela.
3. Testuingurua
Testua Francoren diktaduraren garaian kokatzen da (1939-1975). Diktadura honek gerra ondorengo goseteak, errepresioa eta zentsura ekarri zituen. Francok estatu totalitario bat ezarri zuen. Espainiak kanpo harremanak hobetzeko beharra ikusi zuen, eta potentziek mugak ireki zizkioten. Testuinguru honetan, 118 kidek, Frankismoaren aurka, aldarrikapen bat egin zuten, beren diferentzia politikoak alde batera utzita.
4. Garrantzia
Testuak Espainiako kanpo oposizioaren jarduna ulertzen laguntzen du, Francoren aurkako oposizio zabala erakutsiz. Espainiako biztanleriaren zati bat diktaduraren aurka zegoen eta aldaketa demokratikoa nahi zuen. Frankismoarentzat kolpe latza izan zen, diktadurak Europan lekurik ez zuela adierazten baitzuen. Testuak istiluak, errepresioa eta ETAren sorrera ekarriko zituen.
5. Estatuaren Lege Organikoa (1967)
Testu juridiko-politiko hau, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, Francoren diktadura bitarteko Espainiar estatuaren konfigurazioa azaltzen du. Franco zen estatuburua eta botere guztiak zituen. Lege honek erregimenaren izaera agerian uzten du.
6. Baionako Ituna (1945)
Testu hau Baionan bildutako erakunde politiko eta sindikalek idatzi zuten. Francoren aurkako erresistentziarekin erlazionatuta dago. Euskadiko erbesteko indar politikoek sinatu zuten. Testuak demokraziaren aldeko borroka eta alderdi politikoen arteko ideologia ezberdinen errespetua aldarrikatzen ditu.
7. Antonio Añoverosen Sermoia (1974)
Bilboko gotzainak idatzitako sermoi honek euskal identitatearen aldeko defentsa eta Francoren aurkako jarrera azaltzen du. Testuak euskal nortasunaren aldeko aldarrikapena egiten du eta errepresio politikoa salatzen du. Frankismoaren gainbeheraren adierazle da.