1939ko Erantzukizun Politikoen Legea: Frankismoaren Oinarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,16 KB

Aurrean dugun testua, Erantzukizun Politikoen Legea, 1939. urtean Boletín Oficial del Estado-an argitaraturiko lege politikoa da; beraz, testu juridikoa eta publikoa da. Bere egilea Francisco Franco jenerala da; eta helburua, gerra zibilean Mugimendu Nazionalari oposatutako taldeak (galtzaileak) suntsitzea. Lege hau, beraz, gerra zibilaren bukaeran kokatzen da eta Francok bere diktadura ezarri ahal izateko emandako lehenengo pausu estrategikoa izan zela esan dezakegu.

Testuaren analisia

  • 1. artikulua: Epe historiko bat aipatzen du: 1934ko urriaren 1etik 1936ko uztailaren 18ra, hau da, CEDAren aurkako Asturiasko Iraultza. Artikulu honen bitartez, iraultza horretan parte hartu zutenei zigor bat ezarri nahi izan zitzaien.
  • 2. artikulua: Oposizioarekin, hau da, errepublikarrekin eta hauei lagundutakoekin, politikoki bukatzeko pausu bat izan zen.
  • 3. artikulua: Debekatutako alderdiei ondasun eta eskubide guztiak deuseztatzen dizkie. Honen bitartez, Francok bere diktadura posible egin zuen.

Auzitegi bereziak

Guzti hau gauzatu ahal izateko, auzitegi "berezi" batzuk sortu ziren; auzitegi hauen partaideak honakoak izan ziren: armada, magistratuak eta FET-JONS.

Testuaren kokapena

Testua, 1939ko otsailaren 13an kokatzen da; momentu honetan, II. Errepublikaren aurkako altxamenduarekin hasi zen gerra zibila, bere azken etapan zegoen, baina bukatu gabe, eta Francok Katalunia konkistatu berri zuen, nazionalen laguntzaz; bai militarki baita politikoki ere. Franco, armadako buruzagi nagusia izan zen, jenerala, eta diktaduraren lehenengo pausu estrategikoak ematen ari zen.

Frankismoaren ezaugarriak

Frankismoa, Francisco Franco jeneralak 1939. urtetik 1975. urtera ezarritako erregimena da; diktadura bat, non botere guztiak bere esku zeuden. Hala ere, frankismoa ezin daiteke ideologiatzat jo; baizik eta ideologia desberdinetan oinarritutako nahasketa eklektiko bat, Italiako eta Alemaniako faxismoak, antikomunismoa eta katolizismoa nahasten zituen eta gobernu autoritario bat ez ezik, nazionalkatolizismoa ezarri zuen. Modu honetan, Eliza eta Estatua bat egin zuten eta Francoren boterea Elizak justifikatu ahal izan zuen Jainkoak emanikoa zela esanez.

Legearen testuingurua

Lege hau, beraz, 40ko hamarkadan kokatzen da, miseriaz eta gosez beteriko posgerran. Hala ere, lehen esan bezala, gerra amaitu baino lehen argitaratu zen. Lege honen bitartez, frankismoak errepresio gogor bat ezarri zuen Espainian, "gorrien" matxinada aldeztu zutenak zigortzeko. Horretarako, auzitegi berezi batzuk sortu ziren, non ez zegoen justizia lortzeko inolako garantiarik. Hala ere, ez zen lege bakarra izan; errepresioa eta lege errepresiboak ugariak izan ziren garai hartan.

Kanpo politika

Kanpo politikari dagokionez, erabateko isolamendua gertatu zen. II. Mundu Gerra ondoren, Espainia erabat baztertuta izan zen eta ez zuten Nazio Batuetan onartu, Alemaniako eta Italiako erregimenekin izandako harremanak zirela eta. Modu honetan, beraz, Espainia isolatuta geratu zen; eta, adibidez, Marshall Planatik kanpo geratu zen.

Ekonomia autarkikoa

Frankismoak, ekonomia autarkikoa ezarri zuen. Honen bidez, Francok autohorniketa lortu nahi izan zuen, Espainian ekoiztu zitezkeen atzerriko produktuen inportazioa eragotziz. Hori lortzeko, Estatuak ekonomia guztia kontrolatu behar zuen. Lege eta dekretuen bidez, beraz, hainbat erabaki hartu ziren. Alde batetik, lehen esan bezala inportazioak mugatu ziren, produktu nazionalak erabiliz. Beraz, Espainian lor zitezkeen produktuak ezin ziren inportatu. Beste aldetik, zerealen ekoizpena arautu zen; gariaren prezioa beraz arautua zegoen. Gainera, arrazionamendu sistema bat ezarri zuen; arrazionamendu kartilekin bakarrik lor zenezakeen mugatutako janari kantitate bat. Gosea saihesteko saiakera bat izan zen. Horrez gain, INI (Instituto Nacional de Industria) sortu zen, industrializazioa bultzatzeko asmoz, kapitala eta gestioa estatuaren esku utziz. Azkenik, RENFE ere sortu zen, burdinbide sarea nazionalizatzeko. Hala ere, neurri guzti hauen ondorioak erabat kaskarrak izan ziren: buruz gaineko errenta eta ekoizpen osoa jeitsi egin zen, inflazio handia eta ordainketa balantzaren desoreka gertatu zen eta merkatu beltza sortu zen.

Oposizioa

40ko hamarkadan zehar, oposizioa erabat suntsituta zegoen. Mendietan sakabanatutako gudari armatu batzuk zeuden: makiak. Hauek, faxisten eta udaletxeen aurkako erasoak egin zituzten. Gehienak komunistak ziren, baina ez zuten herriaren laguntza lortu eta asko borrokan hil egin ziren. Horrez gain, industria zonaldeetan lehendabiziko grebak hasi ziren; baina ezer gutxi lortu zuten poliziarekin istiluez gain. Erbestaratutako errepublikarrei dagokienez, egindako ekintzak soilik sinbolikoak izan ziren eta monarkikoen oposizioa ere nahiko ahula izan zen.

Legearen garrantzia

Testura itzuliz, eta bere garrantziari dagokionez, bere garaian zeharo garrantzitsua izan zela esan dezakegu, Francok oposizioa suntsitu eta bere diktadurari hasiera eman baitzion. Historian zehar ere, nahiko garrantzitsua izan da, frankismoa definitu eta aztertu ahal izateko.

Entradas relacionadas: