1939ko Erantzukizun Politikoen Legea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,2 KB
Sailkapena
Aztergai dugun testua Erantzukizun Politikoen Legea da. Lehen mailako testua da, idatzitako une berean jasoa delako. Edukiari dagokionez, politikoa da, gai politikoak lantzen dituelako. Izaerari dagokionez, juridikoa da, lege bat delako. Egilea Frankok zuzendutako gobernua izan zen. Hartzailea publikoa da, BOEn argitaratu zenez herritar guztiei zuzendua dagoelako. Legea 1939ko otsailaren 9an argitaratu zen, Frankok erregimen totalitarioaren agintea hartu zuenean 40 urteko diktadura ezarriz. Helburua "matxinada gorrian" parte hartu zutenei (erregimenaren kontrakoak) ezarriko zaizkien zigorrak ezagutzera ematea da.
Analisi Nagusia
Testu honek Erantzukizun Politikoen Legearen eduki nagusiak azaltzen ditu, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren ezarritako lege frankista bat. Lege honen helburua "matxinada gorria" babestu zuten pertsonak eta erakundeak zigortzea zen, beraien erruak "garbitzeko" aukera emanez. Hala ere, praktikan oposizio politikoa deuseztatzeko tresna bezala erabili zen.
Legea aplikatzeko ardura armadaren, magistratuen eta FET y de las JONS erakundeko ordezkarien esku utzi zen.
- 1. artikuluak erantzule politikoen definizioa ematen du, bi talde nagusitan banatuz:
- 1934-36 artean eskuinaren aurka egin zutenak.
- 1936ko uztailetik aurrera Mugimendu Nazionalaren kontra borrokatu zutenak.
- 2. artikuluak Fronte Popularreko alderdiak, talde separatistak eta frankismoaren aurkakoak legez kanpo uzten zituen.
- 3. artikuluan, legez kanpo utzitako erakunde horien eskubide eta ondasun guztiak galduko zituztela esaten zen.
Testuinguru Historikoa
Historikoki kokatze aldera, lege hau gerra amaitzear zegoela argitaratzen da. Hau 1936an hasi zen. Hobeto ulertzeko, atzera egingo dugu denboran, Errepublikaren azkenaldira.
Ezkerreko alderdiek eratutako koalizio batek, Fronte Popularrak, 1936ko hauteskunde orokorrak irabazi zituen. Eskuinekoak bananduta aurkeztu ziren.
Gobernu berriak arazo asko izan zituen:
- Krisi ekonomikoa: prezioek gora egin zuten, ekoizpena murriztu zen, langabezia tasa oso altua zen.
- Enpresaburu batzuek enpresak itxi zituzten eta kapitala atzerrira eraman zuten.
- Ordena publikoa: grebak eta manifestazioak orokortu ziren; desordena soziala zen nagusi.
- Ezkerreko eta eskuinekoen arteko liskarrak (indarkeria, hilketak) eman ziren.
Egoera honetan, Falangek, legez kanpokoa izan arren, gero eta jarraitzaile gehiago lortzen joan zen. Zenbait militarrek konspirazioak prestatu zituzten (monarkiko, karlista, falangista, erreketeen babesarekin).
Giro horretan, uztailaren 12an eskuinekoek Erasoko Guardiako Castillo teniente ezkertiarra hil zuten, eta hurrengo egunean, uztailaren 13an, ezkerrekoek Calvo Sotelo hil zuten.
Franco eta beste militar batzuk aspalditik prestatzen ari ziren estatu-kolpea Melillan eman zen uztailaren 17an, eta 18an penintsulako beste puntu batzuetara zabaldu zen, zibil batzuen babesarekin.