1939ko Erantzukizun Politikoen Legea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB
1. Kokapena
Testu juridikoa da, Espainiako Estatuko Burutzak egindako Erantzukizun Politikoen Legearen zati bat da, 1939ko otsailaren 9an (Gerra Zibila amaitu baino 2 hilabete lehenago) aldarrikatua eta lau egunera argitaratua Boletín Oficial del Estado aldizkarian, beraz, publikoa eta lehen mailako iturria da. Egilea Gobernua (Francisco Franco) da, eta hartzailea herria. Lege bat denez, izaera politikoa du.
Francisco Franco erregimen autoritarioa ezarri zuen militarra zen, 1975 arte boterean egon zena. Gerra Zibila irabazi ondoren, altxamendu horrekin bat ez zetozen guztiak zigortzeko eta aurkaritza politikoa suntsitzeko erabili zuen legea.
2. Analisia
Lege honen 1. paragrafoan Gobernuaren asmoa aurkezten da: erruak finkatu eta garbitzeko zigorrak ezartzea matxinadari aurka egin ziotenentzat (“matxinada gorria”) eta matxinatuen alde egin ez zutenentzat.
2. paragrafoan, delitu politikoa epaitzeko eta zigorra aurrera eramateko ardura izango zuten erakundeak zehazten dira: epaile profesionalak, militarrak eta alderdi bakarreko politikariak (FET y de las JONS).
1. artikuluaren helburua 1934-1936 artean Espainian gertatu ziren asaldura guztietan parte hartu zutenak izendatzea zen (Mugimendu Nazionalaren kontrakoak).
2. artikulua lehenengoaren ondorioa da: Mugimendu Nazionala alderdi bakartzat eta oposiziorik gabekotzat jotzen da, eta aurka dauden alderdi politiko guztiak ilegaltzat ematen dira.
Azken artikuluak dioenez, talde hauek guztiek edozein motatako eskubideak eta ondasun guztiak galduko zituzten.
Definizioak
Mugimendu Nazionala: Espainian Francoren diktadura garaian faxismoan oinarrituta zegoen eta gizarte eta bizitza publikoan ordezkari bakarra izaten saiatu zen frankismoaren sistema totalitarioa izan zen.
FET y de las JONS: (Falange Española Tradicionalista y de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista) Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangeak eta Elkarte Tradizionalistak bat egitean sortutako erakundea izan zen. Francok falangistak karlistekin batu zituen, eta alderdia sortu zuen, harrezkero Mugimendu Nazionala deitutakoa.
3. Testuingurua
Lege hau ulertzeko, garaiko egoera ulertu behar da. Gerra amaitzean, Mugimendu Nazionalak boterea ez galtzeko aurkari guztiak gainetik kendu behar zituen.
Lege hau Gerra Zibila amaitu baino bi hilabete lehenago aldarrikatu zen. Honi esker, gainerako alderdi politiko ezkertiar guztiak zigortu zituen, eskuin alderdiek bidea garbi izan zezaten.
Urte horretako urtarrilean Bartzelona erori zen, eta II. Errepublikako politikariak Frantziara joan ziren ihesean. Errepresioa ez zen amaitu, eta euskal nazionalistekin ere amaitzeko sortu zuten lege hau.