1936ko gorteetarako hauteskundeen emaitzak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,87 KB

1.- SAILKAPENA: Hemen aztergai daukagun testu honen izaera politikoa da, hau horrela da eskubide batzuen aldarrikapena delako. Duen jatorriari dagokionez lehen mailako da, izan ere azaltzen dituen gertakariekin garaikidea da. Testua Clara Campoamorrek eginiko hitzaldi bat da, Clara Espainiar politikaria izan zen eta emakumeen sufragio unibertsalaren bultzatzaile nagusietako bat ere. Hitzaldi hau Espainiako gorteetako diputatuei zuzenduta dago, eta “diario de sesiones de las cortes Constituyentes de la Republica Españolan” argitaratu zen 1931eko irailaren 1eko saioan. 


2.-ANALISIA: Testu hau bi paragrafo nagusitan banatzen da, lehenengoan Clarak esaten du emakumeari den bezalako izaten utzi behar zaiola, baita ere esaten du konstituzioaren arabera ez dagoela berezitasunik emakume eta gizonezkoen artean sexuaz aparte eta beraz hau gauza guztietan aplikatu beharra dagoela. Lehen paragafo hau amaitzeko adierazten du emakumeari politikan parte hartzen utzi behar zaiola, hasieran logikoa den bezala akatsak egongo direla baina hauek direla modu bakarra aurrera egiteko.


Testuaren bigarren paragrafoan esaten duena da 1931. Urte horretan egingo den konstituzioa momenturaino egondako aurreratuena dela, eta emakumei beraz boto eskubidea eman behar zaiela. Gainera aipatzen du emakumeen sufragioa onartzekotan Espainia izango dela lehen herrialde latindarra zentzu honetan.


3.-TESTUINGURUA:Hitzaldi hau 1931eko irailaren 1ean egin zen, baina bertara iristeko hainbat gertakari garrantzitsu gertatu behar izan ziren. / Espainiako errestaurazioan egondako ustelkeria dela eta 1923. Urtean Primo de Rivera miltarrak estatu golpe bat eman zuen, estatu golpe honen ondorioz militarrak diktadura bat ezarri zuen Espainian. Diktadura egon harren erregetza mantentzen zen, Primo de Rivera 1923-1930 urteak bitarte egon zen agintean azken urte horretan dimititu egin zuen eta. Honek dimitzea erabaki zuen hasieran zituen babesak (militarrak, oligarkaia, aristrokazia...) galdu zituelako.


Erregeak egoera hau ikusi zuenean konturatu zen boterean mantendu ahal izateko konstituzioaren balioa berrezarri beharra zuela, eta horretarako Damaso Berenguer izendatu zuen Primo de Rivera ordezteko. Damasok zuen helburu edo egin behar nagusia gorteetarako hauteskundeak deitzea zen, baina Damasok ez zuen helburu hori betetzea lortu, izan ere alderdi politikoek ez zuten parte artu nahi hauteskunde horietan. Gainera garai horretan Donostian “Donostiako ituna bezala ezagutzen den akordioa sinatu zuten alderdi errepublikarrek, akordio horretan estrategia bat adosten dute errepublika aldarrikatzeko eta erregetzarekin amaitzeko. Hau guztia dela eta Damaso dimititzera behartuta ikusi zen eta orduan erregeak hau ordezteko Juan Bautista Aznar militarra ezartzen du karguan. /  Aznarrek Damasok zuen helburu berdina zeukan, hauteskundeak aldarrikatzea. Aznarrek alderdiekin negoziatu eta gero akordio batera iristea lortu zuen, alderdiek hauteskundeak egotea onartzen zuten, baina ez gorteetarako hauteskundeak udal hauteskundeak baizik. Errgeak ez zuen hau oso ondo ikusten baina onartzea erabaki zuen./ Udal hauteskundeak 1931eko Apirilaren 12an ospatu ziren eta honako emaitzak eman ziren: Alde batetik hirietan errepublikarrek oso erraz irabazi zuten, baina herrietan aldiz monarkikoek irabazi zuten. Emaitza hauek eta gero jendea segituan konturatu zen herrietan emandako emaitzak kazikismoaren ondorio zirela, eta orduan hauteskundeak ospatu eta bi egun beranduago jendea kalera atera zen errepublika aldarrikatuz. Gertakari hau dela eta erregeak ez zuenez zihur bizitza mantendu ahalko zuela Espainiatik ihes egitea erabaki zuen Errepublikari hasiera emanez behein behineko gobernuarekin.


Behin behineko gobernua donostiako ituna sinatu zuten alderdiek osatzen zuten, errepublikar kontserbadoreak, errepublikar erradikalak, ezekr errepublikarrak eta sozialistak. Gobernu honek zeukan egin behar nagusia gorteak eratzeko hauteskundeak deitzea zen. Hauteskunde hauek 1931ean ospatu ziren eta errepublikar sozialistek irabazi zituzten, hauen burua Azña zen. Huateskunde hauen ondorioz lehen aldiz gorteetan bi emakume egongo dira diputatu moduan. Alde batetik errepublikar erradikalen aldetik Clara Campoamor egongo da, eta bestetik errepublikar erradikal sozialisten aldetik Victoria Kent egongo da.  1931Eko Irailaren batean gorteetako saio bat ematen da, bertan Clara Campoamorrek orain irakurritako hitzaldia ematen du emakumeen eskubideak aldarrikatuz, hitzaldi hau ez dute denek ondo hartzen edo onartzen.


4.-ONDORIOAK: Hitzaldi honek hainbat ondorio izango ditu, adibidez konstituzioa eratzerako orduan kontuan hartuko da eta ondorioz Espainia izango da lehen herrialde latindarra emakumeen sufragioa onartuko duena. Beste ondorioetako bat hurrengo hauteskundeetan emango da, 1933ko hauteskundeetan, izan ere emakumeen botoak eragina izango du emango diren emaitzetan, hau da CEDAren garaipenean. Geroago 1936. Urtean Franco, Mola eta Sanjurjo militarrek zuzendutako estatu golpe baten ondorioz guda zibila hasiko da eta 1939an Francoren diktadura hasiko da.


Entradas relacionadas: