1936ko Euskal Autonomia Estatutua: Analisia eta Garrantzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

1936ko Euskal Autonomia Estatutua: Sarrera eta Testuingurua

1936ko urriaren 4an idatzitako testu hau lehen mailakoa da eta Gaceta de Madrid aldizkarian argitaratu zen. Testu motari dagokionez, juridikoa eta politikoa da, Diputatuen Kongresuak egindako legeak azaltzen baititu. Batez ere, Espainiako Gorteei eta euskaldun guztiei zuzenduta dago (publikoa), izan ere, testuak euskal probintziek izango duten autonomia azaltzen du. Konkretuki, testuaren bultzatzaile nagusiak Indalecio Prieto (sozialista) eta Jose Antonio Agirre (abertzalea) izan ziren. Testuaren ideia nagusia, berriz, Diputatuen Kongresuak legearen bidez agintzen duena da.

Estatutuaren Edukiaren Analisia

Autonomiaren Mugak eta Aplikazioa

Testuaren analisiari dagokionez, esan behar da Konstituzioak izango duela lehentasuna, eta ez estatutuak. 1. artikuluan dioen bezala, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak osatuko dute estatu autonomoa. Printzipioz hiru probintzia horientzat aplikatuko da estatutua, baina errealitatean Bizkaian bakarrik aplikatu zen, besteak nazionalen esku baitzeuden. Estatu autonomo honek Euskal Herria (País Vasco) edo Euzkadi izena hartuko du. Bertan bi hizkuntzak ofizialak izango direla defendatzen da. Horrekin batera, Ertzaintza sortuko da.

Printzipio Liberalak eta Gobernuaren Egitura

Analisiarekin jarraitzeko, esan behar da hainbat printzipio liberal defendatzen direla, adibidez: subiranotasun nazionala, baina Konstituzioa errespetatuz. Horrez gain, botere banaketa ere defendatzen da. Botere betearazlea presidentearen esku egongo da, sufragio unibertsalaren bidez aukeratua izango da eta Errepublikako gobernuarekin harremanak mantenduko ditu.

Gerra Zibilagatik ezohiko neurri batzuk planteatzen dira. Adibidez, behin-behineko gobernu bat sortu behar da. Lehendakaria zinegotziek aukeratua izango da eta Bizkaiko gobernadore zibilak egiaztatuko du. Ondoren, lehendakari horrek gobernua osatuko du, gutxienez 5 kide aukeratuta. Horrela, J.A. Agirre aukeratu zuten eta alderdi guztietako ordezkariak aukeratu zituen bere gobernurako (EAJ, PSOE, EAE, PCE eta errepublika zaleak). Sortu zen estatu autonomo honek estatu independente baten antzera funtzionatu zuen eta gerra gidatu zuen Euskadin.

Ondorioak eta Garrantzi Historikoa

Gure balorazioari dagokionez, testu hau garrantzitsua izan zen, izan ere, Euskal Herriko lehen autonomia estatutua izan baitzen. Estatutu hau 1936ko urriaren 1ean onartu zen, euskal industria beren kontrolpean egotea nahi zutelako. Estatutu hau Bizkaian aplikatu zen, botere guztiak nazionalen menpe zeuden arren, baina denbora gutxirako, 1937ko ekainean Bilbo nazionalen esku erori baitzen. Estatutua Frankok deuseztatu zuen eta berriz indarrean jartzeko 1978ra arte itxaron beharko zen.

Entradas relacionadas: