1931ko konstituzioa testu iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 19,83 KB
13. CLARA CAMPOAMORREN HITZALDIA
Sarrera
Aztergai dugun testua Clara Campoamorrek Espainiako gorteetan emandako hitzaldiaren zati bat da. Testu historikoa da, izan ere, Clara Campoamorrek zuzenean eman baitzuen hitzaldia. Testu politikoa da, baina izaera juridiko handikoa, emakumeen boto eskubidea konstituzio berrian onartzeko eskatzen ari baita. Hitzaldi hau gorteetako diputatuei dago zuzendua, hauei boto eskubidearen alde egiteko eskatzeko. Egilea Clara Campoamor dugu, espainiar politikari eta sufragista. Acción Republicanan aritu zen eta 1931ko hauteskundeetan hautatu zuten diputatu Madriden. Gerra Zibilean erbestera joan zen. Hitzauldi hau 1931ko irailaren 1ean eman zen, II errepublikako konstituzioa onartzeko prozesuan.
Analisia
Dokumentua bi parrafotan dugu antolatua. Lehenengo parrafoan Clara Campoamor emakumeen eskubidea politikan aritzeko aldarrikatzen ari da. Emakumeen botoaren aldeko eslkubide bezala, askatasuna eta berdintasun juridikoa erabiltzen ditu argudio gisa, eta nola emakumeen eta gizonezkoen arteko desberdintasunaren ideiak erabat zaharkituta dauden.
Bigarren parrafoan, konstituzio berriaren izaera aurrerakoia eta progresista goraipatzen ditu Clara Campoamor diputatuak. Izaera aurrerakoi honen adibide bezala, emakumearen boto eskubidea jartzen du, esanez, Espainian monarkia boterean egon den mende luzeetan, emakumearen botere eskubidea isilpean gorde dela, eta nola errepublikak egoera horri buelta emateko oso denbora gutxi behar izan duen. Testuan aipatzen den bezala, lehen aldiz entzungo da gazteleraz emakumearen ahotsa parlamentu batean, izan ere, gainontzeko latindar herrialdeetan emakumeen botoa eta diputatu izateko eskubidea ez zegoen onartua. Azkenik, Clara Campoamorrek bere harrotasuna erakusten du Espainiako errepublikaren gain, esanez diputatuei azkar aritzeko emakumeen boto eskubidea onartzen eta ez uzteko beste latindar herrialdeei eskubide honetan aurreratzen, harrotasun kontua baitzen.
Testuingurua
II errepublika
1931urtean jaio zen, apirilaren 14ko hauteskundeen ondorioz. Hauteskunde horietan korronte politiko desberdinen indarrak neurtu ziren. Errepublikarrek irabazi zuten hirigune nagusietan eta, ondorioz, Alfonso XIIIak abdikatu eta Espainia utzi zuen, II errepublika aldarrikatuz.
Errepublikaren buruzagitza batzorde iraultzaileak hartu zuen, 1930ko Donostiako itunean sortu zena. Batzorde iraultzaileko buruzagia Niceto Alcalá Zamora izan zen, errepublikar eskuindarra baina korronte errepublikar desberdinak batuko zituen elementua. Errepublikako behin behineko gobernuak erreforma sakonak burutzeko intentzioa erakutsi zuen, batez ere, hezkuntzan, langileen lan baldintzetan eta armadan. Hala ere, erreforma sakonagoak burutzeko beharrezkoak ziren gorte batzuk eta konstituzio berri bat.
Hauteskundeak 1931ko ekainan ospatu ziren. Hauteskundeen irabazle PSOE izan zen, orokorren alderdi errepublikar ezkertiarrek emaitza onak izanda. Lerrouxen Partido Radicalek ere emaitza onak izan zituen, baina eskuindarrek ez zuten ia dipuaturik lortu. Gorte hauen lehen lana eta garrantzitsuena konstituzio berri bat idaztea izan zen. Emaitza 1931ko konstituzioa izan zen. Konstituzioa oso aurrerakoia zen. Espainia errepublika bezala aldarrikatzen zen eta estatu laiko bezala defintzen zuen bere burua. Honek egoneza piztu zuen sektore kontserbadoreen artean, izan ere, errepublikak ez du diru laguntzarik emango elizari. Konstituzio berriaren puntu eztabaidatu bat emakumeen boto eskubidea izan zen. Aipatzekoa 1931ko hauteskundeetan emakumeek ezin zutela botoa eman, baina bai diputatu bezala aurkeztu. Honen ondorioz, 450 diputatuetatik 3 emakumeak ziren, horien artean Clara Campoamor. Emakumeen botoaren aurkako argudioak ezkerretik eta eskuinetik iritsi ziren. Alderdi eskuindarren ustez, emakumea eta gizona izaki desberdinak ziren, eta ezkertiarrak beldur ziren kleroak emakumeengan zuen influentziaz. Hala ere, konstituzioa aurrera atera zen konsensurik gabe.
Testuaren garrantzia
Hitzaldi hau Espainiako sufragismoaren erreferente bat da. Lehen aldiz Espainiako gorteetan emakumeen boto eskubideaz hitz egin baitzen eta onartze amaitu zuten. Emakumeek lehen aldiz 1933ko hauteskundeetan bozkatu ahal izan zuten eta CEDA alderdi eskuindarrak irabazi zituen hauteskundeak eta sektore batzuek emakumeen botoari leporatu zioten ezkerraren porrota. Hala ere, 1936ko hauteskundeetan Fronte Popularra izan zen garaile, erakutsiz emakumeen botoak ez zuela izan eskubiaren garaipenean inolako paper garrantzitsurik.
14. FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA (1936-01-16)
SAILKAPENA
Aurrean dugun testua, testu historiko politiko bat da, izaera juridikoa du lege bat baita. 1936ko urtarrilaren 16an Frente popularraren ordezkariek. El Sozialista aldizkaria, Madrilen argitaratu zuten, beraz, testu publikoa da. Autorea kolektiboa da, sortu den koalizioa, honako Partidu Politikoek osatuta: PSOE (Indalecio Prieto), Izquierda Republicana (Azañarena), Unión Republicana (Martinez Barrio), Esquerra Catalana(Companys). PCE, POUM, ANV. Hauteskunde-programa bat da, beraz, hautesleei zuzenduta dago. Hautesleak boto-emaile guztiak dira, baina zehazkiago esateko ezkerreko boto-emaileei eta errepublikanoei zuzendutako programa da.
Lehen mailako testua da, garai horretan idatzita dagoelako. Helburua Fronte Popularren ezkerreko alderdien koalizioaren oinarriak finkatzeaz gain, urte horretarako hauteskundeetara elkarrekin aurkezteko adostutako zenbait alderdi adierazten dira.
ANALISIA
Aipamen berezia merezi duten terminoak: Fronte Popularra, Espainiako ll. Errepublika garaian, 1936ko hauteskundeetan ezkerreko alderdiek osatu zuten koalizioa, faxismoari irabazteko asmoz. Beste alde batetik amnistia delituaren ahazte legala da, egileen erantzukizuna bukatzea bideratzen duena.
Testua hainbat paragrafotan banatuta dago eta idei nagusia: koalizioan aurkezten diren partidu politiko hauek adierazi nahi dutena, ezkerraren batasuna da, Errepublika eskuindarren gobernuek sabaltzeko egindako batasuna.
Honelako ideiak dira aurkezten direnak: alderdi horiek konpromiso batera heldu ziren zenbait gauza proposatuz: Amnistia zabala ematea 1933ko azaroaz geroztik, auzitegiek arrazoi politiko-sozialengatik zigortutako pertsonei. Errepublikako 1931ko Konstituzioa berriz ezartzea, askatasuna bermatzeko. Lurra nazionalizatu eta nekazariei ematea onartu zuten sozilistek. Errepublikanoek, berriz, komenigarri ikusi zuten beste neurrietako batzuk abian ipintzea nekazarien egoera hobetzeko. (Berrerospena). Ekerreko langiletako alderdiek proposatu zuten banka nazionalizatzea; halere, errepublikanoek erreforma batzuk egitea besterik ez zuten onartu. Errepublikanoek eredu politikoa denon onurarako erregimen aske etademokratiko modukoa izan behar zela pentsatu zuten. Ez zuten ulertzen Errepublika klase sozial jakin baten interes eta onurenaraberako estatu-antolakuntza gisa. Hori zela eta, ez zuten onartzen klase jakin baten kontrola. Estatuko aurrerapen ekonomiko orokor horren baitan kokatzen zen langileen bizi-egoera hobetu beharra ere azaltzen zen.
TESTUINGURUA
Bigarren errepublikaren azkeneko urteetan kokatzen gara (bigarren errepublika 1931tik-1936ra egon zen indarrean), 1936ko otsailaren hauteskundeetan hain zuzen ere. Errepublika iraun zuen urteetan zehar ideologiak, pentsamoldea nahiz alderdi politikoak kontrako muturrerantz aldentzen joan ziren. Joera hau garaiko Europan ere ikusgai dago. Komunismoa eta honen antitesian faxismoaren ideologiak, arrakasta gehien lortzen ari ziren. CEDAren muturreko bi urtekoan (1933-1936 otsaila) erradikalizazio sozio politikoa eman zen Garai liskartsua izan zen. Hauen artean nabarmena da Asturiaseko iraultza, ia altxamendutzat jo daitekeena eta Kataluniako gatazka. Ondoren, eskuinaren eta ezkerraren arteko tentsioa areagotu zen. Honen amaiera Francoren esku iritsi zen, Jeneral gaztearen agindupean Marokon zeuden eliteko tropak bortizki zapaldu zuten altxamendua. Matxinada honek ezerrraren batasuna ekarri zuen eta, 1935ean, Europako beste herrialde batzuetan egin zen bezala, ezkerreko alderdiek koalizioa eratu zuten, eskuineko gobernuaren aurka: Fronte Popularra, proletarioen eta erdiko klasearen arteko ituna. 1936an hauteskundeetarako deialdia egin zen, Fronte Popularra programa sozial demokrata erreformarekin aurkeztuz. Erdiari eta eskumari jarlekuak kenduz, gobernatzeko gehiengoa lortu ahal izan zuten. Emaitza hauek erreakzioa ekarri zuten eskuinean, Falagearenak batez ere. Estatu kolpea egingo zutelakoaren beldur, Alcala Zamora errepublikako presidentea kargutik kendu eta Azaña jarri zuten. Falangistek Oldarreko Guardiako tenientea hil zuten eta oposizioak erreakzionatu zuten, Calvo Sotelo hiltzen.
ONDORIOAK
Testu hauen ondorioak agerikoak eta berehalakoak izan ziren. Fronte popularra otsaileko hauteskundeak irabazi zituen, ikusten dugun programa honekin. Hilabete batzuk igaro ondoren eta fronte popularra gobernua dagoelarik, errepublikaren aurkako, errepublikaren gobernuaren kontra zegoen konspirazioa martxan jarriko dute. Honek gerra zibila eta 40 urtez iraungo duen diktadura bat ekarriko du, non Franco jeneralak izango zen protagonista nagusia.
Testu hau 1894an idatzitako Euskeldun Batzokijaren estatutuak dira. Hori dela eta, testu politiko, zuzen eta publikoa dela esan dezakegu, ideologia nazionalistaren jarraitzaileei zuzendurik baitago. Testu honen egilea Sabino Arana Goiri izan zen, burgesia ertaineko kidea eta euskal nazionalismoaren sortzailea. Une hartan Espainian Berrezarkuntza garaia zen eta Maria Kristina erregeordea zegoen tronuan.
Testu honen helburua euskal nazionalistak biltzeko toki bat sortzea da, batzokia hain zuzen ere. Horretarako zenbait estatutu zehazten dira:
1.Artikuluan Euskeldun Batzokija izeneko aisiarako zentroa sortzeko asmoa azaltzen du, JEL (jaungoikoa eta legedi zaharra) leloaren doktrinen jarraitzaileentzat.
2.Artikuluan Bizkaiko Elkarte Nagusia sortutakoan Batzokia bere menpe geratuko dela adierazten da eta Aranak idatzitako estatutuak izango ditu.
3., 4., 5., 6. Eta 7. Artikuluak JEL izendaturiko jaungoikoa eta lagizarraren inguruan aritzen dira. Katolikotasuna beste printzipioen gainetik ezarriko da eta foruak bere osotasunean berriz ezartzea da bere helburua. Foruen ondoan, euskal usadio, ohiturak, hizkuntza eta arraza agertzen dira. Horrez gain, Bizkaian ordena erlijiosoen eta politikaren arteko harmonia ezarriko da, integrismo erlijiosoa agerian geratuz. Azkenik, Bizkaiko gobernuaren oinarria Jaungoikoa eta lege zaharra izango direla adierazten da, baina elizari lehentasuna emango zaio.
8.Artikuluan adierazten da Bizkaiak, gainontzeko beste sei euskal lurraldeekin batera, arraza, hizkuntza, fede eta izaera propioa duela eta, beraz, zazpi lurraldeek elkartu eta konfederatu behar dute Euskalerria (Euskeria) izeneko multzoa osatzeko, baina bere autonomia partikularra batere murriztu barik.
Berrezarkuntza garaian, Canovas del Castillo gobernu buru zela, Hirugarren gerra Karlista bukatu ostean foruak indargabetu ziren eta zentralizazio gogorra zegoen ezarrita, liberalismo laikoaz gain. Aipatu moduan, 1876an euskal lurraldeetako foruak indargabetu zituzten eta horrek bi erreakzio sortu zituen. Batzuk amore emanda, egoera berriari etekina atera zioten Madrilekin itun ekonomikoak adostuta (goi-burgesia industriala eta mineroa) eta beste batzuk, gerra karlistaren galtzaileak izan zirenak, aldiz, foruak osorik berreskuratu nahi zituzten.
Sabino Arana Goiti euskal nazionalismoaren sortzailea izan zen eta 1895.Urtean EAJ/PNV (eusko alderdi jeltzalea) sortu zuen. Bere abertzaletasuna katolikotasunean eta baserriko gizarte tradizionalean oinarritzen zen. Hori dela eta, Bizkaiko industrializazioaren eraginez sortutako inmigrazioak ekarri zuen laikotasuna arbuiatzen zuen. Bere aburuz, euskal izaera defendatzeko beharrezkoa zen foruak errespetatzea eta horretarako burujabetza osoa lortu beharra zegoen, hau da, independentzia. Izan ere, Aranak Espainia Euskal Herriaren gaitz guztien iturria zela uste zuen eta gainera, Euskal Herriak zenbait berezitasun zituela, hizkuntza propioa, arraza eta ohiturak esaterako.
Sabino Arana hil eta hiru urte geroago, 1906ko abenduan, EAJk lehenengo batzarra egin zuen. Ordea, nazionalisten arteko liskarrak ezkutatu ezinik, aurkatutako sektoreen aldizkarien babesa jaso zuten. Ramon de la Sota liberal moderatu autonomia zaleak “Euskalduna” aldizkariarena eta Luis Aranak, Sabinoren anaia eta abertzaletasun modernoaren aurkako babesleak, “Aberri” aldizkariarena.
1910ean EAJ bitan banatu zen. Alde batetik, abertzaletasun laikoa defendatzen zutenak zeuden eta errepublika garaian ANV( Accion Nacionalista Vasco) sortu zuten. Bestetik, 1916an de la Sotak Luis Arana zuzendaritzatik baztertu eta CNV(Comunion Nacionalista Vasco) moderatu eta autonomista eratu zen. Azkenean, 1930ean, joera biak adiskidetu eta EAJ berriztua sortu zen.
Testu hau oso garrantzitsua da euskal nazionalismoaren ezaugarriak argi adierazten dituelako. Sabino Aranak Euzkadi sortu zuen eta nazio independiente modura planteatu (zazpiak bat). Horrez gain, Berrezarkuntzako oposiziorako indar garrantzitsua izan zen eta Sabinok fundatutako EAJ partidua gaur egunera arte luzatzeaz gain, euskal gobernuko arduraduna izan da azken 30 urteetan.