1929ko Krisia eta Depresio Handia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

Gerra Arteko Ekonomia

3.1. Krisiaren sintomak: desoreka ekonomikoa

Sektore tradizionalaren etengabeko krisia

  • Nekazaritza-ekoizpena hazi egin zen, modernizazioagatik eta mekanizazioagatik.
  • Prezioek behera egin zuten.
  • Industria tradizionalen geldialdia gertatu zen (ikatza, ehungintza, siderurgia…).
  • Industria berriek zabalkundea izan zuten, inbertsio gehienak erakarriz (elektrizitatea, petrolioa, kimika-industria…).

Kontsumo-gaitasunaren beherakada

  • Estatu Batuetan, enpresen irabaziak % 65 hazi ziren, baina soldatak % 17 baino ez.
  • Sektore batzuek oso gutxi kontsumitzearen beste arrazoi batzuk: nekazaritza-errenten beherakada, nekazarien zorpetzea eta langabezia-tasa altuak.
  • Industria-ekoizpena eskaria baino bizkorrago hazi zenez, industria askotan stocken (saldu ezin zituzten salgaiak) hazkundea gertatu zen.

Munduko merkataritzaren geldialdia

  • Kontsumoak behera egin zuelako eta inportazioei aduana-tasak ezartzen zitzaizkielako.
  • Muga-zergak areagotu egin ziren.
  • Krisiaren ondoren, politika protekzionistak ezarri ziren.

Nazioarteko diru-sistemaren ezegonkortasuna

  • Urre-patroiaren sistemak ez zuen lortu egoera egonkortzea.

Kapital-inbertsioen beherakada ekoizpen-jardueretan

  • Kapital asko burtsan inbertitu ziren, espekulazioak etekin handiagoak ematen baitzituen.

3.2. Krisiaren faktore nagusiak

1929ko crack ospetsuak krisi ekonomiko larria eragin zuen.

Industria-sektore tradizionalen krisia

  • Ehungintza, ikatza, siderurgia eta abarren krisia areagotu egin zen crackaren aurreko urteetan.
  • Nekazaritza etengabeko krisian zegoen.

Industria-sektore berrien zabalkundea

  • Zabalkunde handiena automobilgintzan eta etxetresna elektrikoen ekoizpenean gertatu zen.
  • Soldaten erosteko ahalmenaren eta errenten beherakadaren ondorioak agerikoak ziren.
  • Egoera larriagotu egin zen kontsumorako ondasunak askotan kredituen bidez erosten zirelako.

Eraikuntza-sektorearen krisia

  • Krisia etxebizitza partikularren eraikuntzan eta merkataritza-eraikinetan sortu zen.

Burtsaren burbuila espekulatiboa

  • Egoera arriskutsua izan arren, New Yorkeko burtsako akzioen balioak hazten jarraitu zuen, eta horrek inbertitzaile asko erakarri zituen.
  • Burtsaren egoera oso ahula zen.
  • Egoerak burbuila espekulatibo ikaragarria sortu zuen.
  • Jende askok kredituak eskatzen zituen akzioak erosteko.
  • Bi faktore horiek oso arriskutsuak ziren.
  • Akzioak jaisten hasi ziren, ekoizpenaren eta lanaren uzkurduragatik.
  • Bankuek mailegu gutxiago ematen zituzten.

3.3. Krisiaren prozesua AEBetan

3.3.1. Ostegun Beltza: New Yorkeko burtsaren cracka

  • Inbertitzaileek atzera egin zuten, kotizazioak jaitsi ahala.
  • Akzioak saltzen saiatu ziren, diru gehiago ez galtzeko eta zorrak ordaindu ahal izateko.
  • Urriaren 24an (Ostegun Beltza esaten zaio), 13 milioi akzio jarri ziren salgai, baina ia ez zegoen eskaririk.
  • Merkatua erabat gelditu zen, eta burtsako balioen erorialdiak 1933 arte jarraitu zuen.

3.3.2. Depresio Handia

  • Burtsaren ondorioz, aurrezkia desagertu zen, eta kreditua, kontsumoa eta inbertsioa izugarri murriztu ziren.
  • Bankuek porrot egin zuten, jendeak aurrezkiak ateratzen zituelako eta mailegu asko itzuli gabe geratu zirelako; ondorioz, herritarren aurrezkiak desagertu egin ziren.
  • Eskaria eta inbertsioak bertan behera geratu ziren.
    • Horrek industria-krisia eta langabezia-tasa handiak ekarri zituen.
    • Kontsumo pribatuak behera egin zuen, eta prezioek eta irabaziek ere bai.
    • Stockak handitu egin ziren.
  • Munduko herrialderik aberatsenak ez zuen langabeei laguntzeko sistemarik, eta jende asko miserian geratu zen.
  • Nekazaritza-krisia areagotu egin zen, prezioek hondoa jo zutelako.
  • Landa-eremuan (nekazariak biztanleriaren % 25 ziren), miseria hirietan baino handiagoa zen askotan.

Entradas relacionadas: