1917ko Krisiak Espainiako Politikan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB
1-1917ko KRISIEN KAUSAK: Berrezarkuntza garaiko (1876-1931) sistema canovistaren egonkortasun egoeraren amaiera (txandakatze eta kazikismoan oinarriturikoa) 98ko hondamendiarekin hasiko da. Ondoren, 1909ko Bartzelonako Aste Tragikoak, Espainiak Melillan jasandako porrotaren eraginez eztanda egin zuen. Beraz, gobernuaren ustelkeriek eta ezegonkortasun politiko, ekonomikoak eta sozialak esparru militar, politiko eta sozialean 1917ko krisiak sorrarazi zituen: Krisi militarra: Marokora joaten zirenen militarrei aplikatutako igoera, Defentsa Batzordeak sortzea eragin zuen eta gobernuak men egin zuen estatu kolpe baten beldur bait zen. Krisi politikoa: Datoren gobernuak Gorteak bertan behera uztea agindu zuen. Neurri horren aurrean, Lliga Regionalistako buruzagi Cambok Parlamentarien Batzarra deitu zuen uztailean erreforma konstituzionala burutzeko eta gobernu zabala osatzeko. Krisi soziala: PSOE, UGT eta CNT-k greba orokor iraultzailea deitu zuten abuztuaren 13rako, aldaketa politikoa aldarrikatzeko. Mobilizazioa Asturias, Euskadi, Madril eta Kataluniatik zabaldu zen, Armada bera arduratu zen grebaren errepresioaz. 2-Ondorioak: 90.eko hamarkadan, 1898ko hondamendiaren ondoren, Espainiako sistema politikoa krisian sartu zen. 1902an, Alfontso XIII.a errege izendatu zuten, baina sistema politikoari lidergo faltak eta hauteskunde-iruzurrak eragin zioten. 1907 eta 1912 bitartean, Maura eta Canalejaseko gobernuak erreformatzen saiatu ziren. 1909an, Bartzelonako Aste Tragikoak eta 1917ko krisiek (militarra, politikoa eta soziala). 1921ean Annualen izandako porrotak krisia larriagotu zuen, eta 1923an Primo de Riverak estatu-kolpea eman zuen Bartzelonan. Espainiak monarkia konstituzionala izateari utzi zion eta erregimen autoritario bihurtu zen, presidente eta ministro bakarrarekin. 1929ko bukaeran Primo de Rivera bakarrik gelditu zen. Egoera ekonomikoa zaildu egin zen 1929ko krisia) eta burgesia eta langileria bere aurka jarri ziren). Primo de Riverak dimititu egin zuen 1930eko urtarrilean eta 1931an Espainiako II. Errepublika deklaratu zen Eibarren apirilean 14an. Testua 7: Garrantzia 1876ko konstituzioak sistema canovista politikoki egituratu zuen, liberalismo kontserbadorean oinarritu egin zena, bi alderdi (kontserbadorea eta liberala) boterean txandakatzen zirela. Egonkortasun politiko luzea lortuzuen, XIX. mendeko dinamika kolpistari amaiera emanez eta Seiurtekoaren (1868-1874) ezegonkortasuna gaindituz. Ia mende erdira iristen dena (1876-1931), Espainiako historiako luzeena.