1917ko Krisia eta Fronte Popularraren Kausak Espainian
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB
1917ko Krisiaren Kausak
1917ko uda une gatazkatsua izan zen Espainian, krisiak egon baitziren arlo guztietan txandakatze sistemarekin amaitu eta konstituzio berri bat ezartzeko helburuarekin. Hau zenbait faktoreren eragina izan zen. Alde batetik, 98ko krisiak, non Espainiak koloniak (Kuba, Filipinas…) galdu zituen, eta 1909ko krisiak, Marokoko gerra galduz, desprestigio sentimendua eragin zuen militarrengan. Ondorioz, hauek eskakizun politikoak egiten hasi ziren 1916an sorturiko Defentsa Juntetan. Eskakizun hauek politikarien artean ere ematen hasi ziren, non Katalunian Lliga, ezkertiarrak eta abarrek asanblada sortu zuten eta kontzentrazio gobernua zein autonomia eskatu zituzten, besteak beste. Hala ere, krisi handiena maila sozialean eman zen. Izan ere, lehen aipaturiko porrotek trauma nazionala eragin zuten, gizartean tentsioa sortuz. Honek, biztanleria oposizioarengana (UGT eta CNT) gerturatzea eragin zuen, hauek indartuz. Gainera, Sagasta, Cánovas eta Canalejasen heriotzak eta Mauraren dimisioak alderdi txandaketaren krisia bultzatu zuen eta oposizioak egoera hau aprobetxatuz, greba orokorra deitu zuen. Momentu horretako, Lehen Mundu Gerrak (1914-1918) eragindako inflazioa eta Errusiako Iraultza Boltxebikea (1917) ere oso lagungarriak izan ziren greba horren deialdirako, langileak animatu baitzituzten borrokatzera, nahiz eta greba orokorra porrotean amaitu.
Fronte Popularraren Kausak
Fronte Popularra 1936an errepublikano ezkertiar eta langile mugimenduko alderdikoek osaturiko koalizioa izan zen, garai hartako faxismoari aurre egiteko helburuarekin sortua. Errepublikako azken gobernua, hau da, fase politiko bat ere izan zen 1936ko otsaila-uztaila bitartean kokatua, Azañaren erreformak berriro indarrean jarri zituena eta gizarte mailan tentsio giroa nagusitu zena. Hau faktore desberdinek bultzatu zuten. Europan ‘30ko hamarkadako (gerraostea) krisi ekonomikoak (Depresio Handia), ‘29ko “crack”-ak bultzaturikoak, biztanleriaren polarizazio ekonomiko zein politikoa eragin zuen. Ondorioz, diktadurak indarra hartzen joan ziren eta honi aurre egin nahian, ezkertiarrek koalizioan elkartzea erabaki zuten, beraien arteko ideologia ezberdinak albo batean utziz eta ‘33ko hauteskundeetan eskuindarrak koalizioan aurkeztu izanaren ideia jarraituz. Errepublikaren bilakaera pendularrak ere eragina izan zuen tentsio giroaren sustapenean. Izan ere, biurteko erreformistan (‘31-’33) Azañak erreformak (nekazaritzan, erlijioan…) txertatu zituen, baina biurteko kontserbadorean (‘33-’35) Lerrouxek indargabetu egin zituen eta Fronte Popularrarekin berrabiarazi egin ziren, eskuin eta ezkertiarren arteko gatazkak agerian uztiz. Bestetik, ‘34ko urriko iraultza ere nabarmentzeko da, ezkertiar asko preso geratu baitziren, tartean fronte popularrekoak (Azaña…), eta hauei ondoren amnistia eman baitzitzaien. Azkenik, La Sanjurjada eta Casa Viejaseko altxamenduetan eskuindarrek zein ezkertiarrek beren haserrea erakutsi zuten. Beraz, hauen arteko gatazkak tentsio sozial eta politikoaren eragile nagusiak izan ziren.