1917ko Krisia eta Berrezarkuntza Sistemaren Amaiera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,94 KB
1917ko Krisia: Politika eta Gizartea
1917. urtean Espainiako Berrezarkuntza sistemak krisi sakona bizi izan zuen, hiru esparru nagusitan banatuta:
Krisi Politikoa
Ezegonkortasun politikoa nagusitu zen, etengabeko gobernu aldaketekin eta ustelkeria politikoarekin. Parlamentua denbora luzez bildu gabe egon zen. Testuinguru horretan, 1917ko uztailean, Lliga Regionalistak (nazionalista katalanistak) parlamentarien biltzarrera deitu zuen. Helburua Konstituzioaren erreforma bultzatzea eta txandakatze sistemarekin amaitzea zen. Lliga Regionalista gobernuan sartu bazen ere, eskatzen zituzten erreformak ez ziren onartu.
Krisi Soziala
Lehen Mundu Gerrako ondorioek Espainiako ekonomian eragin zuten, nahiz eta herrialdeak parte ez hartu. Esportazioak eta produkzioa txikitu ziren, eta inflazioa nahiz langabezia igo. 1917ko abuztuan, UGT, CNT eta sozialistek greba orokorra deitu zuten langileen baldintza txarrak salatzeko.
Berrezarkuntza Sistemaren Suntsitze Prozesua
1917ko gertaerek agerian utzi zuten Berrezarkuntza sistemaren krisia geldiezina zela. Gizartea gobernuaren kontra errebelatzen hasi zen, modernizazioa eta demokratizazioa eskatuz. Hala ere, liberalek eta kontserbadoreek ez zuten aldaketa politikorik egin. Gobernuek errepresioz erantzun zieten protesta guztiei, baina ez zuten oposizioa kontrolatzea lortu.
Langile Mugimenduaren Indartzea
Langile mugimendua gero eta indartsuagoa bihurtu zen. CNT sindikatuak garrantzi handia izan zuen, afiliatu asko zituelako eta ehunka greba antolatu zituelako. Greba garrantzitsuenetako bat Bartzelonako La Canadiense enpresarena izan zen; greba horri esker, Espainian 8 orduko laneguna onartu zen. Enpresaburuek, greben aurrean, talde armatuak kontratatu zituzten bultzatzaile nagusiekin amaitzeko helburuarekin.
Marokoko Arazoa eta Annualgo Hondamendia
Marokoko arazoa oso kritikoa bihurtu zen. 1906an Algecirasko Ituna sinatu zen, Marokoko lurraldeak Espainia eta Frantziaren artean banatzeko: iparraldea Espainiarentzat eta hegoaldea Frantziarentzat. Espainiar asko ez zeuden ados okupazioarekin. 1921ean gerra piztu zen eta Espainiak posizioak galdu zituen, Annualgo hondamendia gertatu zen arte. Marokoarrek irabazi zuten, eta gertaera horrek iritzi publikoa ukitu zuen.
Picassoren Txostena eta Estatu Kolpea
Gobernuaren eta Marokoko oposizioaren kontrako protesta ugari zabaldu ziren, hildako asko egon zirelako eta gerrak etekinik gabeko gatazkak sortzen zituelako gizartean. Oposizioak erantzukizunak eskatu zizkien gobernuari eta armadari. Ondorioz, ikerketa bat abiatu zen Picassoren txostenaren bidez. Txosten horren emaitzak argitaratzear zirenean, Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen 1923an.