1898ko Krisia eta Berrezarkuntzaren Amaiera: Erregenerazionismoa eta Erreformak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,14 KB
1898ko ondorioak: Erregenerazionismoa
1898ko galerak frustrazioa eta pesimismoa ekarri zituen, eta honako ondorioak izan zituen:
- Gerra amaierak zerga sisteman eta ogasunean erreformak ekarri zituen (Estatu superabita).
- Kolonien galerak kapitalen itzulera suposatu zuen, eta gure ekonomian inbertitu zen.
- Ez zuen asko galdu, asko ez zuelako.
- Galera handiena Kataluniako oihalgintzan izan zen, baina protekzionismoarekin konpentsatu zen.
50.000 heriotzak hunkituta utzi zuten, ondorio politiko eta moralekin:
- Kontzientzia nazionalaren krisia sortu zen, 98ko belaunaldiaren (Unamuno, Baroja...) obra kritikoek markatua.
- Militarren prestigioaren galderak egoneza ekarri zuen, eta langileak gero eta gehiago egon ziren ejertzitoaren kontra.
- Nazionalismo periferikoak indartu ziren.
Erregenerazionismoa sortu zen, politikan eta hezkuntzan erreformen beharra zegoela pentsatzen baitzen, maila baxua kritikatzen baitzuten. Porrotak berrezarkuntzaren mugak eta gabeziak adierazi zituen. Joaquin Costak kazikeak kritikatu zituen eta demokraziaren beharra areagotu zuen. Analfabetismoarekin eta ustelkeri politikoarekin amaitu nahi zuen.
Berrezarkuntzaren Krisia
Hainbat arazoengatik krisia sortu zen:
- Sistema kazikismoan eta putserazoan zegoen oinarritua.
- Atzerapen ekonomiko eta sozialista.
- Bi alderdi nagusien barne zatiketa, buruzagiek sendotasuna erakutsi ez bazuten:
- Kontserbadoreak: Dato, Maura, Silvela.
- Liberalak: Canalejas.
Marokoko gerrak eta 1. Mundu Gerrak hiru arlotan sortu zituzten arazoak: militarrena, oposizioarena eta langileena. Berrezarkuntza sistema berriro huts egin zuen eta Primo de Riveraren diktadura ezarri zen.
Erreformismo Dinastikoa: Maura eta Canalejasen erreforma saiakera
Kritikak eta sistemaren akatsengatik, modernizazioaren eta erregenerazionismoaren bidetik erreformak behar ziren. Maurak eta Canalejas erreformak egin zituzten, demokratizatu gabe eta bipartidismoari eutsiz.
Maura (1904-09) kontserbadorea:
- Hauteskunde Legea iruzurra kontrolatzeko.
- Desamortizazioa bultzatu.
- Industria eta nekazaritza bultzatu.
- Pentsio txikia kobratzeko eskubidea.
- Greba legea.
Canalejas (1910tik aurrera) liberala:
- Politika soziala bultzatu.
- Bizitza soziala bultzatu.
- Erreklutatze legea.
Marokoko gerra eta 1909ko krisia: Aste tragikoa
Koloniak galdu ondoren, Maroko aldean sortu nahi zuten beste potentziekin lehiatzen (Frantzia, Alemania...) eta Aljeziraseko itunarekin eskubideak lortzen zuten Riff aldean. Riffen protekturatu bat jarri eta beste Frantzian utzi, baina iraultzak egon ziren Riffen eta kabiletan biltzen hasi ziren, orduan Espainiak soldaduak bidali zituen.
1. Aste tragikoa Bartzelonan (1909)
Garraio honengatik derrigortzeko erreklutamendua hasi zen, bere interesak ez direnak defendatzeko, bakarrik militarren prestigioagatik eta Riffeko meategiak ustiatu nahi dituztenentzako. Gerra joateko protesta hasi zen Maurak militar itsasontziak bidali behar zituenak, zeinak azkar bihurtu zen matxinada, Barcelonako langileek prestatu (barrikadak, elizak erre...).
Orduan gobernuak “estado de gerra” deklaratu eta errepresio handiekin erantzun zuen. Jende asko atxilotu eta hil zuten, horien artean Ferrer i Guardia, orduan Europan hori salatu eta Mauren gainbeherakada gertatu zen, eta Canalejas gobernuburu hartu zuen.
1917ko krisia
1. Aste tragikoaren ondorengo arazoak
- Bipartidismoa desegonkortu eta alderdi nagusiak krisian sartu ziren.
- Canalejas asasinatu ondoren ez zuten jakin nola segi alderdi liberalaren buruzagiarekin.
- 1913an Dato kontserbadorea gobernuburu bezala jarri zen eta Maura buruzagi. Babes gutxi izan eta barne zatiketa ekarri zuen.