1876ko uztailaren 21eko legea 6.Testu iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,31 KB
6. 1876KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA
Testu hau 1876ko uztailaren 21ean idatzitako legea da. Hori dela eta, testu
Juridiko, politiko, zuzen eta publikoa dela esan dezakegu, Espainiako herritar
Guztiei zuzendurik baitago. Testu honen egilea Antonio Canovas del Castillo
Ministro Kontseiluko Presidentea izan zen, Alfontso XII.Aren izenean. Garai
Honetan Espainian hirugarren gerra karlista bukatu berria zegoen
Lege honen helburua Batasun Juridikoa Espainiako lurralde osoan zabaltzea
Da eta horretarako zenbait artikulu zehazten dira
1.Artikuluan Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako salbuespen guztien amaiera
adierazten da, beste lurralde guztiekin berdinduz.
2.Artikuluan egoera edozein
Izanik ere soldadutzaren salbuespena hiru lurraldeetan amaituko dela zehazten
da.
3.Artikuluan zerga arrunta eta bereziak ordaintzeko betebeharra ezarriko
Zaie. Azkenik 4.Artikuluan lege hau aplikatzeko justifikazioa adierazten da, XIX
Mendean zehar egindako legeetan oinarrituta
Hirugarren Gerra Karlistak 1872-1876 bitartean iraun zuen, liberalak eta karlistak
Lehian ari zirela. Karlistak foruen aldekoak ziren(Usadio edo ohituran
Oinarritutako legea, erkidegorako mesedegarria eta idatziz jasotzen dena ) eta
Erlijioa gizarte-iraultzaren erantzunik onena zela uste zuten, ordena-politikoak
Soilik geldiaraziko zuen mugimendu iraultzailea. Liberalek, aldiz, foruen
Abolizioa, merkatu batasuna, uniformetasun juridikoa eta zentralizazioa
Defendatzen zituzten. Gerraren amaieran liberalen garaipenarekin batera
Liberalismoa ezarri zen eta 1875. Urtetik aurrera, Canovas del Castilloren
Eskutik, Alfontso XII.A, Isabel II.Aren semea, errege izan zen. Une horretatik
Aurrera, euskal lurraldeetan derrigorrezko soldadutza ezarri zuten, baita
Estatuko gastuetan parte hartzeko betebeharra. Horrek, estatuaren esku
Hartzea indartu zuen eta hurrengo urtean foru aldundiak desegin zituen
Gainera, Batasun Konstituzionalak lehentasuna hartu zuen
Testu hau oso garrantzitsua izan zen euskal lurraldeetan ondorio nabarmenak
i
zan zituelako. Hasteko, euskal lurraldeetan legedi komunak ezarri ziren, estatu
liberalaren barnean, foruak abolitu zirelako. Horrez gain, Canovas del Castillok
ezegonkortasun politikoa saihesteko, salbuespen-erregimena sortu zuen, hitz
armen ekonomikoak deiturikoa, arestian aipatutako legearen bitartez. Horrez
gain, honen ondorioz sortutako 1878ko otsailaren 28ko Errege Dekretuaren
arabera, euskal aldundiek zergak finkatu, bildu eta administratzeko gaitasuna
zuten, urtero estatuari aldez aurretik finkatutako kopuru bat ordainduta. Azkenik,
diputazioen boterea handituz joan zen burgesia industriala