1876ko Legea eta Kontzertu Ekonomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,15 KB

Aztergai dugun testua juridiko eta publikoa da. Lege hau Gorteek eman zuten, Cánovas del Castillo alderdi kontserbadorearen buru zela, eta Alfontso XII.ak berretsi zuen.

1876ko Legea: Foruen Aldaketa

1876ko uztailaren 21eko legea Araba, Bizkai eta Gipuzkoari zuzenduta dago, eta haren xedea probintzia horien foruak aldatzea zen, gainerako probintziekiko betebehar berdinak finkatuz.

Testuingurua: Karlistadaren Amaiera eta Berrezarkuntza

1876ko uztailaren 21eko legea Berrezarkuntzaren hasieran eta azken Karlistadaren amaieran kokatzen dugu. 1876an, azken Karlistadaren ondoren, berriro hasi zen foruei buruzko eztabaida. Espainiako iritzi publikoak foruei egozten zien karlismoaren indarra eta bi gerra eragin izana.

Legearen Xedea eta Ondorioak

Gobernuko presidente Antonio Cánovas del Castillok foruak aldatzea erabaki zuen, euskal probintziak Espainiako beste probintziekin berdintzeko. 1876ko uztailaren 21ean Gorteek foruak aldatzeko legea onartu zuten, foruak ezabatzeko legetzat hartu izan dena.

Lege horren arabera, euskal probintziek:

  • Ogasunari zergak ordaindu behar zizkioten.
  • Gizonek soldadutza egin behar zuten.

Lege hori Bizkaiari, Gipuzkoari eta Arabari zegokien; Nafarroan, berriz, indarrean jarraitu zuen 1841eko Lege Hitzartuak.

Batzar Nagusien Ezabaketa eta Diputazio Probintzialak

Hurrengo urtean, Diputazioek uko egin zieten agindutako betebeharrei, eta, orduan, Cánovasek Batzar Nagusiak ezabatu eta Foru Aldundien ordez Diputazio Probintzialak ezarri zituen, Espainiako gainerako probintzietakoen antzekoak.

Kontzertu Ekonomikoaren Jaiotza

Cánovasek arazo berri bati egin behar izan zion aurre: probintziei zergak ordainarazi behar zizkien, baina horretarako ez zeukan beharrezko administrazio- eta estatistika-egiturarik.

Kupoa: Behin-behineko Irtenbidea

Behin-behineko irtenbide gisa, Diputazio Probintzialekin ados jarri zen haiek zergak biltzen eta kudeatzen jarraitzeko, baina Estatuari kopuru bat ordaindu beharko zioten: kupoa.

Hitzarmena 1878ko otsailaren 28ko Dekretuaren bidez jarri zen indarrean, eta haren iraunaldia zortzi urtekoa izango zen. Hitzarmen hori da, hain zuzen ere, Kontzertu Ekonomikoa.

Horri esker, diputazioek zergak erabakitzeko eta autonomiaz kudeatzeko aukera izan zuten.

Kontzertuaren Berritzea

1886an lehen Kontzertu Ekonomikoaren epea amaitu zenean, Ogasun Ministerioak eta Diputazioek elkarrekiko komenientziako sistema zela ikusirik, behin eta berriro berritu zen, praktikan behin betiko sistema bihurtuz.

Abolizioa eta Berrezarpena

Frankismoa eta Abolizioa

1936ko uztailean, Franco jenerala II. Errepublikaren aurka altxatu zen eta gerra zibil odoltsua hasi zen. Tropa frankistak Bilbon sartu zirenean, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kontzertuak deuseztatzeko dekretua argitaratu zen, autonomia fiskala ezabatzearekin batera, beste zenbait ondorio ere ekarri zizkiena probintzia horiei.

Berrezarpena Gernikako Estatutuarekin

Franco hil ondoren, 1979an Gernikako Estatutua onartzean, Bizkaiak eta Gipuzkoak Kontzertua berreskuratu zuten.

Entradas relacionadas: