1876ko Legea eta Euskal Foruen Amaiera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,37 KB

Aurkezpena

Aztertzen dugun testua lehen mailako testu juridiko eta publikoa da, 1876ko uztailaren 21eko legearen hainbat artikulu jasotzen dituena. Gorteek agindutakoa eta Alfontso XII.a erregeak berretsita, uztailaren 21ean Cánovas del Castillo Ministro Kontseiluko presidentearekin batera. Dataren arabera, Berrezarkuntzaren hasierako urteetan kokatzen dugu, Alfontso XII.aren erregealdian, Hirugarren Gerra Karlista bukatu ondoren.

Analisia

Testu honen ideia nagusia Euskal Foruak indargabetzea da, berdintasun printzipioan oinarrituta, Foru Erregimena sistema liberalean barneratzeko helburuarekin. Foruak usadio eta ohiturak idatziz biltzen zituen araudi multzoa zen, lege balioa zuena. Euskal Foruak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako bakoitzaren ohiturei erantzuten zieten. Hauek ziren foruen ezaugarri nagusiak:

  • Subiranotasun partekatua
  • Foru lurraldeen autogobernu handia, arlo administratiboan eta legegilean
  • Zerga eta soldadutza salbuespena
  • Kaperatasun unibertsala

Testuaren lehenengo artikuluan Konstituzioaren berdintasun printzipioa adierazten da, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia barne hartuta. Bigarren eta hirugarren artikuluetan 1876ko Konstituzioaren betebeharrak adierazten dira, hala nola, arma zerbitzura joateko betebeharra eta Estatuko gastuetan laguntzeko betebeharra. Laugarren artikuluan, Gobernuak Gorteei erreformen berri eman behar die eta foru probintzien onespena eskuratu.

Testuingurua

Lege hau testuinguratzeko gogoratu behar dugu nola gertatu zen Foruen birmoldaketa Lehen Gerra Karlista amaitu zenetik. Maria Kristinaren Erregeordetzan, Esparteroren gobernuak 1839ko Legea eman zuen, foruak berretsiz, baina aldatzeko aukera emanez. Gero, 1841ean, Esparterok foruak abolitu zituen Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaian. Hurrengo urteetan, Isabel II.aren Hamarkada Moderatuan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko altxamendu berriak saihestu nahian. Lege hau Hirugarren Gerra Karlistaren amaieran burutu zen, Berrezarkuntzaren garaian. Seiurteko Demokratikoan, Isabel II.a tronutik kendu zutenean, karlistak berriz altxatu ziren, eta Karlos VII.a Espainiako Koroan kokatu nahi zuten. Hasierako porrotek gerra mantentzera animatu zituzten, baina Borboien itzulerak gerraren norabidea aldatu zuen. Alfontso XII.ak tronua berreskuratu zuen 1874an, Martínez Camposek Lehen Errepublikaren aurka estatu kolpe bat eman eta gero, Borboien Berrezarkuntzaren bultzatzaile nagusia izanik. Lege hau Cánovas del Castillok, erregearekin batera, sinatu zuen. Karlos VII.ak katoliko eta kontserbadoreen babesa galdu zuen, hauek Alfontso XII.aren alde jarri zirelako. Karlistei Alfontso XII.ak bakea sinatzea eskaini zien foruak mantentzearen truke, baina ez zuten onartu eta 1876an garaituak izan ziren, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foruak betirako abolituz.

Ondorioak

1876tik aurrera, arlo militarrean izandako porrotaren ondorioz, borroka politiko bat hasi zen eskuin muturraren barruan, Comunión Tradicionalista izeneko alderdi politikoaren bitartez. Lege honekin foruak behin betiko ezabatu ziren, berdintasunaren helburua lortuz. Cánovas del Castillok foruak abolitu zituen, baina altxamendu militar berriak saihesteko, 1878an Kontzertu Ekonomikoa ezarri zen, Euskal Diputazioen eta Estatuaren arteko harreman fiskalak arautu zituena. Gainera, Gobernuak kupoa ezarri zuen, Diputazio bakoitzak urtero ordaindu behar zuena.

Entradas relacionadas: