1876ko Legea eta Euskal Foruen Abolizioa: Kontzertu Ekonomikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,22 KB
1876ko Uztailaren 21eko Legea: Sarrera eta Testuingurua
Aztergai dugun testua 1876ko uztailaren 21ean Gorteek agindu eta Alfonso XII.a erregeak, Cánovasekin batera, berretsitako legearen artikulu sorta da. Testu juridiko-politikoa da, espainiar herritarrei eta bereziki Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleei zuzenduta dago.
Dokumentua Errestaurazioaren hasieran kokatzen da, Alfonso XII.aren erregealdian, azken karlistaldia amaitu zenean. Legearen helburua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruak aldatzea zen.
Legearen Eduki Nagusiak eta Ondorioak
Testuaren azterketari dagokionez, lege honek bi ondorio nagusi zituen:
- Derrigortasunak (1., 2. eta 3. artikuluak): Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba derrigortzen ditu gizonezko kupoa aurreztera edo soldadutzara joatea (2. art.) eta zergak ordaintzera (3. art.), Espainiako gainerako biztanleek bezalaxe (1. art.).
- Gobernuaren Ahalmena (4. artikulua): 1876ko uztailaren 21eko legeak lehenago foru araubidean erreformak egiteko baimena ematen dio gobernuari.
Errestaurazioaren Hasiera eta Karlistaldiaren Amaiera
1876ko otsailaren amaieran, erregegai karlistak Frantziako bidea hartu zuen eta azken gerra karlista amaitutzat jo zitekeen. Bitartean, Martínez Campos Jeneralak emandako estatu kolpearen ondoren, Madrilen gobernu eta sistema berri bat eraikitzen ari zen Cánovas del Castilloren eskutik. Honela, Errestaurazio garaia hasi zen, Cánovasen sistema martxan jarri zen eta Alfonso XII.a errege izendatu zuten.
Foruen Abolizioa: Aitzakiak eta Dekretua
Alfonso XII.ak tronua eskuratu bezain laster, foruei azken kolpea emateko aitzakia aurkitu zuen: Espainiako probintzia guztiek euskal foruak kentzeko eskabidea luzatu zioten, azken gerra karlista erruduntzat hartuz. Giro honetan, euskal probintzietako foruen abolizioa dekretatu zuten Gorteek 1876ko uztailaren 21ean.
Legeak, besteak beste, bukaera ematen zien zerga pribilegioei eta derrigorrezko soldadutza ezartzen zuen.
Oposizioa eta Negoziazio Pragmatikoa
Gobernuari probintzietako administrazio sisteman egokitzat jotzen zituen aldaketak sortzeko ahalmena ematen zitzaion. Foruen ezabatzeak gizartearen eta foru erakundeen oposizio handia sorrarazi zuen.
1877tik aurrera, ordea, gobernuaren presio handiak zirela eta, Gipuzkoa eta Arabako Aldundi berriek jarrera pragmatikoa hartu eta erabaki zuten Gobernuarekin negoziatzea 1876ko Legearen aplikazioa, aplikazio hau beren interesentzat ahalik eta faboragarriena izan zedin.
Gobernuak Bizkaiko Batzar Nagusiak, oposizio handiena jarri zutenak, ezabatu zituen eta behin-behineko Aldundia izendatu zuen, beste probintzietako jarrera negoziatzailea izango zuena.
Kontzertu Ekonomikoa: Negoziazioaren Emaitza
Negoziazio honen emaitza KONTZERTU EKONOMIKOA izan zen, bi autonomia mota ezarri zituena:
- Autonomia Fiskala: Probintzia bakoitzak Estatuari kupo bat ordaindu behar dio. Diputazioa arduratzen da dirua biltzeaz eta Estatuari kupoa ordaintzeaz.
- Autonomia Administratiboa: Zergak biltzeko eta administratzeko gaitasunak Aldundiei eskumen administratibo zabalak ematea ekarri zuen.