1876ko konstituzioa testuingurua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,57 KB
6.1. Testuaren kokapena
Testu hau lehen mailako iturria da. Formaren aldetik, juridikoa eta edukiaren aldetik politikoa dela esan dezakegu. Egileak Alfontso XII.A eta Gorteak dira (Canovasen ideia liberal kontserbadoreak zituztenak) eta herritarrei zuzenduta dago. Testua Madrilen, 1876ko ekainaren 30ean idatzi zuten, errestaurazioaren hasieran. Asmoa sistema politiko berriaren oinarriak ezartzea da.
6.2. Testuaren analisia
Konstituzioa: estatu baten antolamendua arautzen duen lege gorena.
Gorteak: herritarren ordezkariez osatutako botere legegilea duen erakundea.
Alfontso XII.A: Errestaurazioaren garaiko erregea, Isabel II.Aren semea.
11.Art→ Estatu katolikoa: erlijio katolikoa erlijio ofiziala da baina beste sinesmenak errespetatzen dira
13. Art.→ Adierazpen askatasuna eta biltzeko askatasuna
18. Art.→ Botere legegilea: Gorteak eta Erregea dute
19. Art.→ Gorteen osaketa: Senatua eta Diputatuen Kongresua
20. Art.→ Senatuaren osaketa: erregeak aukeratzen zituen batzuek eta besteak aberatsek, sufragioa murriztuz
28. Art.→ Kongresua: diputatuek hauteskundeetan aukeratzen dira, hasieran sufragio zentsitarioz (eta geroago gizonezkoen sufragio unibertsalaz).
50.Art.→Erregeak du botere betearazlea
75. Art.→ Espainia osoan berdintasun juridikoa, hau da, denak berdinak ziren legearen aurrean
6.3. Testuinguruan jartzea
Testuak dioen bezala, Errestaurazio hasieran dago idatzita Seiurteko Demokratikoaren porrotaren ostean. Seiurteko Demokratikoa ezegonkortasun handiko garaia izan zen. Gobernu probisional batekin hasten da eta 1871ean Savoiako Amadeo I.A aukeratzen da errege. Honek 1873an abdikatu zuenean, Lehen Errepublika aldarrikatu zen. Honek konstituzio berri bat aldarrikatu nahi zuen baina ezin izan zuen, 1874aren hasieran, Pavia jeneralak emandako estatu kolpearen bitartez Serranoren diktadura ezarri baitzen. Hala ere, urte horren amaieran Canovas eta Martinez Campos, Alfontso XII.Aren alde zeudela, Errestaurazioari hasiera eman zion.
Canovasek Errestaurazio garaiko alderdi politikoa eratu zuen. Garaia honen oinarrietako bat Alfontso XII.Aren monarkia parlamentario zen.
Canovasek alderdi guztien arteko batasuna bilatzen zuen, eta horretarako txandakatze sistema ezarri zuen. Sistema horretan bi alderdi politikoak zuten agintea: kontserbadorea (Canovas) eta alderdi liberala (Sagasta). Sistema horretatik kanpo zeuden ezkertiarrak nahiz eskuindarrak, beraz, jauntxokeria (herritar) eta oligarkia (hiritar) behar zituzten txandakatzea bermatzeko. Hauek hauteskundeak manipulatu eta iruzur egin behar zuten. 1876an konstituzio berria ezarri zen. Honen hainbat oinarri aipatu ditut lehen, baina badaude gehiago.
Erregeak ministroen izendapena, Gorteek biltzeko deia eta legeei betoa jartzeko eskumenak zituen. Gorteetan bi ganbera zeuden: senatuak, apaizak, militarrak eta nobleak osatuta; eta kongresua, diputatuek osatzen zutela. Herritarrek aukeratzen zituzten diputatuak, hasiera sufragio zentsitarioz eta gizonezkoen sufragio unibertsalez 1890tik aurrera.
Honek guztiak hainbat ondorio ekarri zituen. Alde batetik, egonkortasun politikoa nahiz ekonomiaren garapena lortu zuen. Bestalde, agintean zeuden bi alderdi ofizialek kanpo baziren beste joera ideologiko batzuk: errepublikanoak, sozialistak, nazionalistak eta karlistak, baita langileak ere. Hauek arazoak eta krisia ekarri zuten.
6.4. Testuaren garrantzia
1876ko konstituzioa iraupen luzeena izan zuen, 1931era arte, eta garaiko sistema politikoaren erakuslea izan zen.