1876ko konstituzioa testuingurua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 18,31 KB
7. IRUZKINA
1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30) |
Testuaren kokapena
z<Aurrean duguna testu juridiko-politiko bat da, izan ere, konstituzio baten zatia da (ez dago osorik). Seiurteko demokratikoaren amaieran eta eta Errestaurazioko sistemaren finkapenaren lehen urteak eman ziren unekoa da. Sarreran esaten den modua, Gorteek idatzi zuten erregearekin batera. Martinez Camposek Alfontso XII. errege izendatu ostean honek gobernu berri bat izendatu zuen, Canovas del Castillo gobernuburu ezarriz. Honek iraganean diputatu eta senatari izandako 579 pertsona deitu zituen (hauen artean, esanguratsuki, ez zegoen ez militarrik ez epailerik). Pertsona horien eginkizuna Notableen Manifestu bat idaztea zen, "Legalitate amankomun baterako Oinarriak" finkatzeko (etorkizuneko Konstituzioaren ezaugarri nagusiak ezarriz). Canovasek 1875an hauteskunde arruntak deitu zituen, Seiurteko Demokratikoko legedia erabiliz (itxura demokratikoa mantendu nahi zuen). Nahiz eta ez zuen ez zuen gorte konstituziogilerik deitu, praktikan hala funtzionatu zuten. Gorte horiek, Notableen Manifestua oinarritzat hartuta, 1876ko Konstituzioa eztabaidatu eta erredaktatu zuten.
Testua espainiar nazioa osatzen duten kide guztiei zuzendua dago.
Testuaren analisia
Testu zati honetan sarrera eta 7 artikulu agertzen zaizkigu. Sarreran Konstituzioa Gorteek egin dutela aipatzen da, eta hauekin batera berau indarrean jartzen eta berresten duela Alfontso XII.Ak (subiranotasun elkarbanatua). Parrafoan adierazten denez erregea ez da errege nazioaren borondateagatik (subiranotasun nazionala), Jainkoaren graziaz baizik.
11. Artikuluaren gaiak eztabaida sakonak eragin zituen Errestaurazioaren aurreneko urteetan ere. Artikulu hontan eztabaida horien ondorioa ageri da: erlijio katolikoa da ofizial bakarra eta Estatuak mantenduko ditu Elizaren ministroak. Espainiar lurretan ez da debekatuko bestelako erlijioa izatea, baina ezingo dituzte ospakizun publikoak burutu.
13. Artikuluan berriz,espainiarren eskubideak zerrendatzen dira: adierazpen askatasuna, inprimitzekoa, bildu eta elkarteak sortzekoa.
18. Artikuluan botere legegilea Gorteek eta Erregeak dutela adierazten da. 19, 20 eta 28 artikuluek adierazten duten bezala, bi ganberak izango dute botere legegilea: Senatuak eta Diputatuen Kongresuak. Senatari izango direnak: horretarako berezko eskubidea dutenak; Koroak senatari izateko bizitza guztirako izendatuko dituen haiek; estatuko korporazio desberdinek eta zerga ordaintzaile handiek… Diputatuak aldiz horretarako egingo den legearen arabera aukeratuko dira eta Konstituzioan ez da gehiago zehazten (1890 arte zentsitarioa izan zen, gero unibertsala gizonezkoentzat).
50. Artikuluan botere betearazlea Erregeak duela zehazten da. Eta azkenik, 75. Artikuluan Monarkia osoan indarrean egongo diren kode edo araudiak (epaiketa arrunt, zibil eta kriminalei dagokienean) berberak izango direla adierazten da, espainiar guztientzat berdinak (nahiz eta aipatzen den salbuespenen bat egon daitekeela).
Testuingurua
Orain arteko guztiaren nondiknorakoak ondo ulertzeko eta guztia argiago ikusteko, ezinbestekoa litzateke testuinguruan kokatzea.
Garai historikoari dagokionez, seiurteko demokratikoaren amaieran kokatzen gara, Arsenio Martinez Camposek, 1874an estatu kolpe bat eman zuelarik (Sagunton zehazki), horrela, Alfontso XII. Errege izendatuz. Honekin batera, aipatzekoa litzateke Sandhursteko manifestua, Canovasek erredaktatua, zeinaren bidez, Alfontso XII.Ak, erbestean zela eta behin bere amagandik (Isabel II) tronurako eskubideak eskuratuta, Espainiako errege konstituzional izateko asmoa adierazten duen eta bere proiektu politikoaren hainbat puntu agertzen dituen.
Canovas del Castillok itxura demokratikoa eta legalitatea mantendu nahi zituen eta ez zuen Errestaurazioa kolpe militar batekin hasi nahi. Alfontso XII.A errege izendatzearen auzia Gorteek eztabaidatzea nahi zuen, modu horretan legitimoagoa izango zelakoan. Martinez Campos aurreratu zitzaion ordea (ez zuten harreman ona elkarren artean) eta jazarraldi militar baten ondorioz izendatu zuten Alfontso errege. Horrela, orain arte azaldutakoak eraginda, errestaurazio sistema bat jarri zuten abian eta sistema honek, sistema guztiek bezala, bere ezaugarri politikoak zituen, Canovasen pentsamendu politikotik sortuak gehienbat: oinarrizko egiak zeritzen kontzeptua sortu zen, denak eztabaidaezintzat jo behar zituztenak, monarkia zilegia zela edota askatasuna zein jabetza pribatuaren presentzia esaterako. Bestalde, bigarren mailako auziak edukiko genituzke, eztabaidagarriak eta aldagarriak ziren nolabaiteko oinarri ez-finkoak, hala nola, sufragio mota edo gizabanakoaren eskubideen definizioa. Dinamika politiko itxi bat ezartzea litzateke hurrengoa, oinarrizko egiez kanpoko guztia dinamizazio politiko hartatik kanpo utziz, horrela, karlismoa eta alderdi errepublikano zein alderdi langileak alboratzeko. Azkenik, ekimen politikoan konprimiso eraikitzailea onartzea.
Guzti honek eraginda, 1876-ko konstituzioa sortu zen, aurrean daukagun testuari dagokiona, argiago esanda. Honakoa 1845ekoa baino aurreratuagoa eta 1869koa baino kontserbadoreagoa izan zen, edukiz laburra, eztabaidagarri ziren alderdi asko zeudelarik. Honek aurrez azaldutako hainbat artikulu barnebiltzen zituen: subiranotasuna, monarkia kontzeptuaren definizioa, gorteen osaketa, oinarrizko eskubideen auzia eta azkenik, erlijio katolikoaren ofizialtasuna.
Amaitzeko, funtsezkoa litzateke garai honetan indarrean egon ziren bi alderdi dinastikoen funtzionamendua azaltzea: alderdi liberal kontserbadorea eta alderdi liberal fusionista. Alderdi kontserbadoreko buru izan zen Canovas eta erregimenaren aldeko alderdi zurrunena izan zen. Harreman zuzena zuen Elisabeten garaiko moderantismoarekin eta zentroko politika joerekin, horrez gain, eskuin monarkikoaren ordezkaria izan zen alderdi hau, aristokraziako kideak eta lurjabe handiak biltzen zirelarik.
Alderdi liberala aldiz, Sagastak gidatu zuen, Canovasen aurkako oposizioaren aitzindaria izaki. Seiurteko Demokratikoan indarrean zeuden hainbat joeratako politikariek (progresistek, erradikalak, konstituzionalistak, eta abar) sistemarekin bat eginez sortutako batasunaren emaitza izan zen alderdi hauKide gehienak erregimenak onartutako ezkerraren ordezkariak ziren. Haien Gobernualdietan, elkartzeko eskubidea aitortzeko legea edo gizonezko sufragio unibertsala onartzen zuten, kasu honetan, oinarri soziala burgesia merkatari, industrial eta profesionala zen.
Bi alderdiak txandakatzen egon ziren boterean (horrela bien arteko monopolioa osatu zuten), “txandaketa” zeritzonaren arauei jarraitu zieten Honako ekintza hau ahalbidetzeko ezinbestekoa izan zen hauteskunde iruzurra, zeinari esker, hauteskundeak demokratikoak zirela bezala mozorrotzen zituzten eta, hauteskundeak baino lehenago bi alderdiek adostu egiten zuten bietatik zein jarri agintean. Hauteskunde iruzur eta txandaketa hau burutzeko ezinbesteko tresna izan zen jauntxokeria deritzona, zeinak bozka kopuruak aldatzen zituzten, eman gabeko botoak zenbatuz edota emandako batzuk ez zenbatuz.
Testuaren garrantzia
Espainiaren historia guztian zehar indarrean egon den Konstituziorik iraunkorrena izan zen. Canovasen gaitasun politikoaren erakusgarri zen: nolabaiteko egonkortasun politikoa baimenduko zuen sistema baten arkitektua izaten jakin zuen eta Konstituzioa bere oinarrizko printzipioetan oinarriturik zegoen.
Bestetik, iraganeko kaos politikoari amaiera emateko modua ere izan zen, esaterako, moderatuen eta aurrerakoien artekogatazka, aurreko konstituzioen baliogabetzeak… Konstituzio labur bat idatzi zuten, bi alderdi dinastiko nagusiek onar zitzaketen ezaugarri gutxi batzuekin osatua. Bertan puntu eztabaidaezinak finkatu zituzten eta eztabaidagarriak Konstituziotik kanpo utzi.
Liberalismoaren bi alderdiek errespetatuko zuten konstituzio hau eta gobernu aldaketek ez zuten konstituzio berrien aldarrikapena suposatu, egonkortasuna areagotuz. Hala ere, honek ez zituen Espainiako indar politiko guztiak aintzat hartzen eta pixkanaka sistemaren aurkako alternatibak garatzen joango ziren (langile mugumendua, nazionalismoa…)
Konstituzio hau aurrera eramateko beharrezkoa izan zen iruzurra eta horregatik, pertsona gutxi batzuen interesei begira eta oso modu zikinean garatu zen. Herri xehea politikara iritsi zenean, alderdi dinastiko nagusiek ez zuten jakin hau biderantzen eta egoera berriak sistema pikutara ez botatzeko eraldaketa desberdinak egin zituzten (adib. Sufragio unibertsala)