1876ko Konstituzioa, Joaquín Costaren Oligarqía y Caciquismo, Euskeldun Batzokijaren Estatutuak, La Lucha de Clases
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 1,5 KB
1876ko Konstituzioa
1876ko Konstituzioaren sarrera eta artikulu batzuk ditugu aztergai. Dokumentu historikoa, lehen mailakoa, publikoa, politikoa eta juridikoa da. 1875ean, Cánovas del Castillok adituen batzorde bati deitu zion Konstituzioaren aurreproiektua idazteko (berak ere ekarpenak egin zituen). 1876ko urtarrilean onartu zuten sufragio unibertsalez hautatutako Gorteek, eta maiatzaren 24an testu definitiboa onartu zuten, eta Alfontso XIIak berretsi ondoren aldarrikatu zen. Ekainaren 30an argitaratu zen. 1845eko Konstituzioa baino aurreratuagoa eta 1869koa baino kontserbadoreagoa da.
Joaquín Costaren Oligarqía y Caciquismo
1901ean argitaratu zen Madrilen. Testu historiko-literario eta politikoa da, lehen mailakoa, eta espainiar guztiei dago zuzenduta.
Euskeldun Batzokijaren Estatutuak
Bizkaitarra Aranak sortu zuen 1893an, eta euskal nazionalismoaren lehen aldizkaria izan zen. Gaztelaniaz eta euskaraz zegoen idatzita. 32 zenbaki eta 5 eranskin argitaratu ondoren, 1895ean gobernuak debekatu zuen. Garai hartan kazetaritza zen politikoek haien ideiak zabaltzeko bide bakarra.
La Lucha de Clases
Anonimoa da egilea, baina baliteke Tomas Meabe (1879-1915) izatea, “La Lucha de Clases” astekariko zuzendarietako bat. Idazle eta politikaria, Bilboko familia karlista batean jaio zen. Sabino Aranaren jarraitzailea zen, nahiz eta sozialismoak erakarrita jeltzale izateari utzi zion. Juventudes Socialistas de España erakundearen sorreran hartu zuen parte.