1855eko Burdinbideen Lege Orokorra: Analisia eta Garrantzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,42 KB

1. Testuaren Azterketa eta Testuingurua

Aztertzeko emandako testua Burdinbideen Lege Orokorra da, trenbideen eraikuntzarako sortua. Testu juridikoa da, baina baita ekonomikoa ere, haren helburua trenbidea eraikiz ekonomia garatzea delako. Testu publikoa da eta Madrilgo Gazetan argitaratu zen.

Jatorria eta Egiletza

Egilea Madrilgo Gorteak dira, bereziki Francisco de Luxán Sustapen Ministroa. 1855eko ekainaren 6an argitaratu eta idatzi zen, Isabel II.a Erregina funtzioak betetzen zegoen garaian eta progresistak ere gobernuan zeudenean.

2. Kontzeptu Garrantzitsuak eta Artikulu Nagusiak

Definizioak

  • Gaceta de Madrid: Gaur egun BOE (Estatuko Aldizkari Ofiziala) da. Bertan legeak eta dekretuak argitaratzen dira.
  • Funts publikoa: Zergen bidez edo bestelako mekanismoen bidez lortutako diruaren parte bat, Estatuak zenbait gauza sustatzeko erabiltzen duena.
  • Jabari publikoa: Estatuaren edo udalen domeinuko lur edo ondasunak dira.
  • Emakida: Estatuak edo beste erakunde batek zerbait egiteko eman behar duen baimena.

Legearen Xedapenak

  • 4. eta 6. artikuluak: Gobernuak izango du trenbideen eraikuntzaren kontrola, baina ez duenez diru edo kapital handirik, partikularrak eta konpainiak ere sar daitezke proiektuan.
  • 8. artikulua: Enpresek Estatuaren laguntza jaso dezakete, Estatuak lagundu dezakeen neurrian.
  • 19. artikulua: Trenbide enpresei ematen zaizkien baliabide eta onurez hitz egiten du.
  • 30. artikulua: Trenbideak baldintza batzuen arabera eraiki behar zirela ezartzen du.

3. Testuinguru Historikoa eta Garapen Faseak

Espainiako Egoera Ekonomikoa (1856)

1856an, Espainia ekonomikoki oso atzeratuta zegoen. Europako beste lurraldeetan ez bezala, nekazaritza zen Espainiako jarduera ekonomiko nagusia. Gainera, Espainiako industria ia ez zen existitzen, oraindik industrializazioa ez zelako gertatu. Ekonomia garatzeko, Madozen desamortizazioa gertatu zen, jabetza kolektiboko lur eta ondasun guztiak salgai jarriz (Mendizabalenaren antzera).

Francisco de Luxánek, Sustapen Ministroak, industria garatzeko trenbidearen eraikuntza ezinbestekoa zela pentsatzen zuen, eta horregatik egin zuen Burdinbideen Lege Orokorra. Estatu zentralista zenez, trenbidea Madriletik (Espainiako hiriburutik) eraikitzen hasi ziren, eta ondoren kostalderantz abiatu zen, Kataluniarantz bereziki.

Trenbidearen Hedapen Faseak

  1. Lehen hedapen handia (1855-1866): Atzerriko enpresen parte-hartzea izan zen aipagarriena.
  2. 1866ko finantza-krisia: Eraikuntza aldi baterako eten egin zen, trenbide-inbertsioen errentagarritasuna urria zelako.
  3. Eraikuntza aldi berria (1873): Aurreko fasean bertan behera utzitako trenbide-sarea osatzeari ekin zitzaion berriro.

4. Ondorioak eta Garrantzia

Burdinbideen Lege Orokorra oso garrantzitsua izan zen Espainiarentzat, bere ekonomiarentzat bereziki. Industrializazioa gauzatzeko bultzada eman zuen, eta trenbideak eta atzerriko kapitala Espainiako ekonomian sartzea ahalbidetu zuen. Liberalismo ekonomikoa ezarri eta protekzionismoa baztertu zuen.

Gainera, hirien arteko komunikazioa hobetu egin zen, eta pertsonen eta merkantzien garraio hobea ahalbidetu zen.

Entradas relacionadas: