1855eko Burdinbideen Lege Orokorra: Analisia eta Garrantzia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,31 KB
SAILKAPENA: 1. mailakoa, juridikoa, ekonomikoa, Isabel II.aren erreinaldian (1844-1868), biurteko progresista, egile publikoa, espainiar nazioa hartzen du
1. ANALISIA
4. eta 6. artikuluek burdinbideen eraikuntza-lanaren ekimen eta plangintza osoa estatutik datozela adierazten dute.
8. eta 19. artikuluetan burdinbideak egiteko dirua nola lortuko den esaten da, Estatuaren diru-laguntzaren zein atzerriko inbertsioen bidez. Eraikuntzak funts publikoen bidezko diru-laguntza jaso dezaketela diote, baldin eta obra jakin batzuk betetzen badira, dirua inbertitu duten enpresei kapitalaren zatia ematen bazaio edota kapital horien interes minimoa bermatzen bada.
20. artikuluan, eraikuntzan parte hartu duten ororentzat (enpresak) izango dituzten irabaziak argitzen dira: trenbideak hartuko dituen lursail guztiak emango zaizkie enpresei.
30. artikuluan, trenbidearen legezko neurriak adierazten dira (zabalera, metro bat eta 80 zentimetrokoa), baldin eta baldintza hauek betetzen ez badira...
TESTUINGURUA
Aurretik esan dugunez, 1855eko Burdinbideen Lege Orokorraren aurrean gaude eta lege honen beharra ondo ulertzeko Espainiako XIX. mendearen hasierako ekonomian barneratu behar dugu, bereziki, garraiobideen egoeran.
Lehenengo Gerra Karlista amaitu ondoren, Espainiak atzerapen ekonomiko handia zuen nekazaritzan, industrian eta merkataritzan.
Nekazaritzaren egiturak aldatzeko lehenengo desamortizazioak abian jarri ziren Cadizeko Gorteak ospatu zirenean baina Fernando VII.ak tronua berreskuratu zuenean abolitu zituen.
Industriari dagokionez, oso prozesu berankorra eta geografikoki mugatua izan zen. Industriaren atzerapenean eragina izan zuten faktoreak izan ziren eskulan kualifikatu gutxi, barne-merkaturik eta kapitalik eza eta Europako lurralde aurreratuenekin lehiatu beharra. Industria garatuenak Kataluniako ehungintza eta Bizkaiko siderurgia izango ditugu.
Lehorreko garraioak ere atzeratuta zeuden. Espainiako trenbidea Europan baino beranduago eraiki zen orografia, kapitalik eza, ezegonkortasun politikoa... direla eta.
1855 arte oso burdinbide-zati laburrak eta bakanduak egin ziren: Bartzelona-Mataró, Madril-Aranjuez, Langreo-Xixon...
3. GARRANTZIA
Lege honen garrantzia begi bistan dago kontuan hartzen baditugu ondorio positiboak zein negatiboak ere.
Legearen ondorio positiboei dagokienez, alde batetik, barne merkatu bat sortzeko behar ziren barne komunikazioen hobekuntza ekarri zuen. Legearen ondorioz, 450 km burdinbide eraiki ziren urtero 1856-1866 bitartean, estatuaren laguntzari eta kanpoko eta bertako inbertsioei esker. Azken honi begiratzen badiogu, trenbidea “librekanbismoaren irla bat" bihurtu zen erregimen protekzionistaren barruan.
Bide azpiegitura (errailak, zubiak, geltokiak, etab.) eratzeko behar ziren lanpostu asko eta asko sortu ziren eta negozio iturri berebizikoa izan zen, estatuak balio zuenaren erdia baino gehiago ordaintzen zuelako. Gainera, pertsonen eta merkantzien garraioaren iraultza izan zen, hartuko duen abiaduragatik eta zama gehitzeko aukeragatik. Laburbilduz, trenbidearen hedapenak iraultza ekonomikoa ekarri zuen Espainian.
Baina muga horiek muga, trenbidearen eragina positiboa izan zen Espainiako ekonomiarentzat, pertsona eta merkantzien garraioa erraztu zuelako.
BURDINBIDE