1839ko urriaren 25eko legea iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

5. Testua:1839ko urriaren 25eko legea


Aurrean dugun testu hau lehen mailakoa da, egoera hori bizi zen garaikoa delako eta legea bera delako. Forma aldetik idatzi juridikoa da, dekretu bat delako eta bere edukia politikoa da. Jauregian idatzi zen, Maria Kristinaren erregeordetza garaian eta liberalismoaren hasierako hastapenean, 1839an. Egileak Maria Kristina erregeordea eta Gorteak dira, eta hartzailea nahiz eta ez kolektiboa izan, Espainiako herritarrak, batez ere euskal foruzaleentzat idatzita dago. Foruetan aldaketak emango direla garbi usteko asmoarekin idatzi zen.


Dokumentu honen azterketari hasiera emateko, lehenik eta behin hitzen azalpena emango ditugu testua ulergarriagoa izateko. Hitz horiek ondorengo hauek dira:

  • Gorteak: hauteskundeen bidez herritarrek aukeratutako ordezkarien erakunde legegilea da.

  • Foruak: herrialde bateko ohiturak, usadioak,... Batzen dituen arau multzoa, denboraz lege idatzi bilakatu dena, eta leku batzuetako biztanleei eskubide edo salbuespen batzuk eskaintzen zizkietenak, horrela autonomia maila bat eskuratuz.


Idatziaren azterketarekin jarraituz bertan ageri diren ideia nagusiak honako hauek dira:

  • 1. Artikuluan argitzen da 4 euskal lurraldeetako foruak onartzen direla, beti ere monarkia konstituzionalaren kontra joaten ez direnean.

  • 2. Artikuluan azaltzen da Gobernuak Gorteei proposaturiko aldaketak foruetan, nazioarekin eta monarkiaren interes orokorrarekin bat egingo dutelako.


Iruzkindu behar dugun dokumentu hau kokatzerako garaian, Maria Kristinaren erregeordetzan kokatuko genuke, arestian esan den bezala.

Dokumentu honen iruzkin testuarekin amaitzeko, bere balorazioa egingo dugu. Balorazioan nabarmentzekoa da lege honen garrantzia, hainbat aldaketa suposatu zituelako eta foruak erasotzeko prozesuaren hasiera markatu zuelako. Gainera, hainbat aldaketa izan ondoren, kendu, ipini, moldatu, azkenean 1876an kendu egin ziren.   


Entradas relacionadas: