1839ko urria
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,57 KB
(...,...) C. Gerra Ozeano Barean:
Fronte honetan hazten ari diren bi inperialismo ditugu aurrez-aurre: AEB eta Japonia.
Japoniarrek Estatu Batuen Pearl Harbour itsas-basea (Hawai uharteak) bonbardeatu zutenean (1941eko abenduaren 7an) AEB-ek gerra deklaratu zioten Japoniari eta Ardatzeko gainontzeko potentziei, ipar-amerikarren eragin eremua Pazifikoan arriskuan baitzegoen.
Orain dik ez dakigu, zergatik Japoniarrek erasotu zuten Pearl Harbour.Baina ekonomiaren gaitik izan zela uste da.
Gerra-agertoki honetan bi epealdi bereiz ditzakegu:
*1942. Urteko erdira arte japoniarrak nagusi dira. Britainiar eta estatubatuarren lurraldeak konkistatuko dituzte: Hong Kong, Singapur, Malaysia, Birmania, Indonesia (Herbehereen koloniak), Guam eta Filipinak.
*1942. Urteko erditik aurrera, Midway (ekainean) eta Guadalcanal (1943ko otsailean) izeneko guden ondoren, estatubatuarrak nagusitzen hasiko dira.
2.3. ARDATZAREN porrota (1943-1945):
Alemaniaren porrota Europan (Arazo asko dauzka 3milioi soldadu, negua; horren ondorioz armak estropeatu, beraz gerrak oso gogorrak izango ditu. Soldadu asko galduko ditu, ez da Moskun sartuko, Ez du ezer irabaziko.):
*Errusiako frontean: Stalingradoko guduaren ondoren, 1943an, sobietarrak berrindartu eta alemanen atzerakada emango da ekialdeko fronte horretan.
*Hegoaldeko frontea: Afrikatik abiatuta, aliatuek Sizilia hartu zuten 1943ko udan. Erregeak Mussolini gobernutik bota eta Italiak armistizioa eskatu zuen irailean, baina alemanek Italia hartu zuten, Mussolini boterean berrezarri eta frontea Napoli inguruan gelditu zen.
*Mendebaldeko frontea: hirugarren fronte hau 1944ko ekainaren 6an ireki zen aliatuak Normandian lehorreratu zirenean. Urte bukaerarako Frantzia askatzea lortu zuten aliatuek.
Alemaniak atzera egiten zuen fronte guztietan. Otsailean sobietarrak Alemaniar lurretan sartu ziren eta apirilaren amaierarako aliatuak Berlindik gertu elkartu ziren. Apirilaren 30an Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen bere bunkerrean (Mussolini bi egun lehenago urkatua izan zen Milango plazan) eta maiatzaren 7an eta 8an Alemania baldintzarik gabe errenditu zen.
B. Japoniaren porrota Asia eta Ozeanian:
Guadalcanal-eko garaipenaren ondoren, estatubatuarren aurrerapena progresiboa baina etengabea izan zen. Uhartez-uharte (Filipinak, adibidez, 1944ko urria eta 1945eko udaberria bitartean bereganatu zituzten amerikarrek) tropa japoniarrak artxipelagora hurbildu zituzten. Azkenik, Hiroshiman (abuztuaren 6an) eta Nagasakin (9an), estatubatuarrek lehenengo bonba atomikoak jaurti zituzten eta japoniarrek errenditu behar izan zuten: 1945eko irailaren 2an.