1839ko Legea: Foruen Berrespena eta Aldaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,94 KB

Sarrera

Lege bati dagokion bezala, testu juridiko eta publikoa dugu, eduki politikoa azaltzearekin batera. Espainiako Gorteetan egindako legea da. Liberal moderatuak gobernuan zeuden, progresistak Parlamentuan gehiengoa zirelarik. Estatuburua, Mª Cristina Borboikoa erreginordea zen.

Lehenengo karlistada (1833-1839) amaitu berria zen, eta lege horren bidez, Bergarako Hitzarmenean sinatu zutena zehaztu nahi zuten liberalek.

Garapena

Ideia nagusi bi ditugu: batetik, Foruak berresten dituzte; bestetik, mekanismo berri bat aplikatuz, Foruen moldaketaren prozesua zehazten da, espainiar liberalismoaren ikuspegitik.

Foruak ziurtatzea baldintza bat izan zen gerrarekin amaitzeko, Bergarako Hitzarmenean ziurtatzen zen bezalaxe. Baina foruak ziurtatzen badira ere, baldintzatuta egongo dira modu generikoan ere, “monarkiaren batasun konstituzionala kaltetu gabe”.

Lege honekin beste aldaketa bat ere aipatu behar da: legediaren protagonista aldatu egiten da; hortik aurrera, foruak eraldatzeko ahalmena euskal lurraldeetatik Espainiara pasatzen da, Espainiako Gorteetara, eta, ondorioz, euskal gutxiengoa ezintasunean izango da. Euskal lurraldeak subjektu politiko bezala desagertuak ziren.

Foruak aldatzeko erabakia Gorteetan, Espainiako parlamentuan, hartuko da eta, beraz, Konstituzioaren azpian geratzen da foru-sistema. Konstituzioaren bidez aldaketak eginez gero, ate bat izan zen foru-sistema gero eta gehiago murrizteko edota deuseztatzeko.

Legea Espainiako Parlamentuan sortu zuten diputatuek, Madrilen, euskal herrialdeen egitura politikoa antolatzeko: Foruak berretsi egin ziren, baina ez ziren lege berezi gisa onartu, monarkiaren konstituzio berriaren menpe baizik.

Konklusioa

1839ko azaroaren 16ko dekretuaren bidez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Foru Aldundiak eta Foru Administrazioa egituratu ziren, Diputazio Probintzialak, Espainiako hauteskundeak gainbegiratzeko.

Ordezkari bina izendatu zituzten, Espainiako gobernuarekin Foruen erredakzio berria prestatzeko. 1840an, Madrilen negoziazioak hasi zirenean, bi joera nabarmenduko dira: foruzale moderatuak eta liberal progresistak.

Nafarroako egoera

  1. Erresuma izatetik Espainiako probintzia berezia izatera igaro zen, autonomia fiskala baitzuen.
  2. Aduanak lekuz aldatu ziren.
  3. Gazteek soldadutza egin beharko zuten.

Mendebaldeko lurraldeak

Mendebaldeko lurraldeetan erresistentzia handiagoa izango da, liberalek ez baitute lortzen erabateko boterea. Euskal Foru Probintzien egoera uneko gobernuaren joeraren arabera aldatuz joango da. 1841ean, Esparterok, bere kontra izan zen matxinada menderatuta, zenbait neurri jarriko zituen martxan foru-erregimenaren kontra, eta 1843an, liberal moderatuek berrezarri egingo dituzte.

Lurraldeok galdutako aginte politikoa onartu behar izan zuten, gobernu zentralak inposatutako joera zentralista zela eta. O'Donnellen gobernu unionisten bitartean, Foru Aldundiek euren aginpide administratiboak handiagotu zituzten. Foruen iraupenaren trukean, lurjabe eta foruzaleek babesa eman zieten moderatuei Espainiako Parlamentuan, liberalismo aurrerakoiaren aurka.

Foruen amaiera

Bigarren karlistada amaituta, Foruak ezereztatzeko Legea promulgatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako, Nafarroako egoerara eramanez: zerga-salbuespenei amaiera eman, derrigorrezko soldadutza ezarri eta Probintzien administrazioan aldaketak ezartzeko ahalmena ematen zion Gobernuari.

Entradas relacionadas: