1839ko Foruen Legea: Testuingurua eta Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,2 KB
Sarrera
Hasteko, aztertuko dugun legea testu juridikoa dela esan dezakegu, lege bat delako eta, horrekin batera, eduki politikoa du, Espainiako Gorteetan egin baitzen. Beste bereizgarritasun bat da publikoa dela. Legea egin zen unean liberal moderatuak boterea zuten gobernuan, baina esan beharra dago ez zirela gehiengoak Parlamentuan, progresistak baizik. Ildo beretik jarraituz, Estatu burua Maria Cristina Borboikoa erreginordea zen, Isabel II.aren ama.
Iparraldean, lehenengo Karlistada (1833-1839) izan zen, eta ondoren hirurteko moderatua, Maria Kristinaren agintaldiaren garaia, hain zuzen ere Maria Kristinaren azken garaia, eta testua garai horretakoa da. Esan dezakegu, beraz, Lehen Karlistadaren eta Bergarako Besarkadaren ondorioa izan zela. Esparterok foruak indartzeko erantzukizuna hartu zuen; hala ere, Maria Kristinaren ustez foruak monarkiaren pribilegioak ziren.
Garapena
Testu zentralizatzaile hau nahiko laburra dela esan daiteke, sarreratxo eta bi artikulurekin.
Zehaztapena ez da oso luzea eta denborarekin arazoak sortuko dira. Hasteko, sarreraren hasieran, Maria Kristinaren albaren izenean, lege hau berretsi duela jakinarazten du. Ondoren, 1. artikuluan, gobernu moderatuak foruak mantenduko dituela agertzen da, eta azkenik, 2. artikuluan, foruak ahalik eta arinen aldatu egin behar direla eta, beraz, gobernuak Gorteei aldaketak proposatuko dizkiela adierazten da.
Ideia Nagusiak
Bi ideia nagusi azaltzen dira:
- Foruak berrestea
- Foruen moldaketaren prozesua zehaztea
Foruak ziurtatzea baldintza bat izan zen gerrarekin amaitzeko, baina 1. artikuluan, foruak ziurtatuta dauden arren, baldintzatua eta mugatua egongo dela adierazten da.
Lege honekin beste aldaketa bat ere aipatu behar da: legediaren protagonista aldatu egiten da eta euskal lurraldeetatik Espainiara pasatzen da foruak eraldatzeko ahalmena. Horrek ondorioak izango ditu euskal gutxiengoan, ezin izango baitute foru sistema defendatu, ezta proposamenak egiteko eskubidea ere. Nahiko bitxia zela esan behar da.
Era berean, foruak aldatzeko erabakia Gorteetan emango da eta, hortaz, foru sistema Konstituzioaren azpian geratzen da.
Orduan, Konstituzioaren bidez aldaketak eginez gero, ate bat izan zen foru sistema gero eta gehiago murrizteko edota ezabatzeko.
Legea Espainiako Parlamentuan sortu zuten diputatuek, Madrilen, euskal herrialdeen egitura politikoa antolatzeko: Foruak berretsi egin ziren, baina ez ziren lege berezi gisa onartu, Monarkiaren Konstituzio berriaren menpe baizik.
Ondorioak eta Bilakaera
Euskal herrialdeen borondatea ezagutzeko helburuarekin, 1839ko azaroaren 16ko Dekretuaren bidez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Foru Aldundiak eta Foru Administrazioa egituratu ziren.
Nafarroako Diputazioak eta euskal lurraldeetako Batzar Nagusiek, Espainiar Estatuko Gobernuarekin foruen idazlan berria egiteko, bakoitzak bi ordezkari izendatu zituen eta negoziazioak hasi zirenean bi joera nagusi egon ziren: batetik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkariek, foruen egiturak eta oinarriek osorik irauteko nahia; eta bestetik, liberal progresistak, Nafarroako ordezkariak barne, Estatuko lege berriak onartzeko eta beren kabuz negoziatzeko prest zeuden.
Nafarroan, liberal progresistek aldaketa hauek egin zituzten, deiturikoa:
- Aduanak lekuz aldatu ziren.
- Gazteek soldadutza egin beharko zuten. Nafarroa, lurjabe handiek eta merkatariek osatzen zuten burgesiaren menpe geratu zen.
- Ez da Nafarroako Erresuma izango jada. Probintzia izatera igaro zen eta autonomia fiskala lortu zuen, kupo kantitate berezia ordainduz. Autonomiak zerga bilketa kudeatuko zuen, eta Diputazioak, berriz, udalen kontuak kontrolatuko zituen.
Liberalek, lehen aipatu bezala, ez zuten botere osoa, eta egoera ikusita Mendebaldeko lurraldeetan erresistentzia handiagoa izan zen. Esan beharra dago ere, hiru euskal foru probintziak egoera batean edo beste batean egongo zirela, gobernuaren joera eta foru motaren arabera.
Eta orduan Esparterok arau batzuk ezarri zituen foru erregimenaren kontra, eta liberal moderatuek, Espartero gobernutik kanporatu eta gero, berriro ezarri zituzten Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak, baina aduanak kostaldean jarri ziren. Gainera, Foru Pasea ezabatu zen.
Gero, 60ko hamarkadan, heziketa batzarrak jaso eta desamortizazio prozesuaren kontrola izatean, Foru Aldundiek aginpide administratiboak handitu zituzten. Horregatik, lurjabeek Gorteetan moderatuen alde egin zuten, foruen iraupenaren truke.
Bigarren Karlistada bukatu eta gero, Foruak Ezeztatzeko Legea aldarrikatu zen, Nafarroako egoera Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabara hedatuz: derrigorrezko soldadutza eta kontzertu ekonomikoa ezarriz, eta administrazioei Gobernuari aldaketak ezartzeko ahalmena emanez, botere gehiago emanez.