1812ko Konstituzioa eta Beste Testu Historikoak: Aro Modernoaren Bukaera Espainian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,89 KB

1812ko Konstituzioa

Iturria: Lehen mailakoa

Forma: Testu juridikoa

Edukia: Politikoa

Egilea: Cadizen bildutako Espainiako Gorte Nagusien ordezkariak

Hartzailea: Espainiar eta kolonietako biztanle guztiak (publikoa)

Helburu nagusia: Antzinako Erregimenaren egitura zaharkituei bukaera eman eta printzipio liberaletan oinarritutako estatu modernoago bat ezartzea.

Ideia nagusia: Erregimen liberalaren oinarriak ezartzea.

Sarrera: Fernando VII.a gatibu zegoeneko erregeordetzak deitutako Gorte Nagusiek Espainiako lehen Konstituzioa aldarrikatu dutela jakinarazten da.

Ondorioak:

  • Lehen konstituzio liberala izan zen, hurrengoetarako eredu bihurtuz.
  • Espainiako antolaketa politikoa erabat aldatu zuen, Aro Modernoaren bukaera eta Aro Garaikidearen hasiera markatuz.
  • Dinamika politiko berri baten sorrera ekarri zuen, Fernando VII.aren absolutismotik liberalismorako trantsizioa hasiz.


Burdinbideen Legea

Iturria: Lehen mailakoa

Forma: Lege juridikoa

Edukia: Ekonomikoa

Egilea: Gorteak, Erregina eta Lehen Ministroa

Hartzailea: Espainiarrak eta konpainia atzerritarrak (publikoa)

Helburua: Trenbideari bultzada eman eta atzerriko kapitala erakartzea.

Ideia nagusia: Trenbideari bultzada eman eta atzerriko kapitala erakartzea.

Testuaren egitura: Artikuluetan banatuta, trenbide sarearen eraikuntza arautzen du.

  • 4-6 artikuluak: Zerbitzu orokorreko trenbide sarearen eraikuntza nori dagokion azaltzen da (Gobernuari edo enpresa pribatuei).
  • 8-9-20 artikuluak: Trenbide sarea eraikitzeko laguntzak zehazten dira (funts publikoak, babes juridikoa...).
  • 30 artikulua: Errail arteko zabalera 1,80 metrokoa izango dela ezartzen da.

Ondorioak:

  • Liberal aurrerakoiek bultzatutako legea, desamortizazioarekin batera Espainiako azpiegiturak hobetu eta integrazio ekonomikoa lortzeko.
  • Espainiako estatuaren gabeziak agerian uzten ditu, kapitalik ez eta atzerriko inbertsioa beharrezkoa izanik.
  • Espainiako modernizazioaren oinarriak ezarri zituen, Berrezarkuntza garaian industrializazioa sustatuz.


Mendizabalen Desamortizazioa

Iturria: Lehen mailakoa

Forma: Dekretu juridikoa

Edukia: Sozio-ekonomikoa

Egilea: Juan Alvarez Mendizabal (liberal aurrerakoia)

Hartzailea: Maria Kristina erregina, baina dekretua publikoa da.

Helburua: Klero erregularraren ondasunak desamortizatuz, nazioa aberastu eta Espainiako kaudimena hobetzea.

Ideia nagusia: Nazionalizatutako klero erregularraren ondasunak merkaturatzea.

Helburuak:

  • Fiskalak: Zor publikoa murriztea.
  • Ekonomikoak: Nekazaritza suspertzea.
  • Sozialak: Jabe familia handi bat sortzea.
  • Politikoak: Burgesia liberala sendotzea.

Ondorioak:

  • Burgesia liberalak zuzenbide arloan hartutako erabaki garrantzitsuenetakoa.
  • Eredu izan zen hurrengo desamortizazioetarako.
  • Nekazaritza iraultza egiteko aukerak galdu ziren.


Pertsiarren Manifestua

Iturria: Lehen mailakoa

Forma: Zirkunstantziala

Edukia: Politikoa

Egilea: Cadizeko 69 diputatu absolutista

Hartzailea: Fernando VII.a (pribatua)

Helburua: Cadizeko Gorteak desegitea eta absolutismo monarkikoa ezartzea.

Ideia nagusia: Cadizeko Gorteak desegitea eta 1812ko Konstituzioa indargabetzea.

Edukia:

  • 1. paragrafoa: Fernando VII.a gatibu zegoeneko Espainiako egoera azaltzen da, Pertsiarren ohiturekin konparaketa eginez.
  • 2. paragrafoa: Monarkia absolutuaren aldeko apologia egiten da.
  • 3. paragrafoa: Manifestuaren xedea azaltzen da, Espainiako lege eta ohitura zaharrak defendatuz.

Ondorioak:

  • Talde antolatu baten iritzi politikoa azaltzen duen lehen dokumentuetako bat.
  • Absolutismoaren eta liberalismoaren arteko dinamika politiko berriaren isla.
  • Fernando VII.aren erabakia baldintzatu zuen (Valentziako Dekretua).
  • Diputatu absolutista hauek karlismoaren oinarri izan ziren.

Entradas relacionadas: