1812ko Cadizko Konstituzioa: Aurkezpena, Ideiak eta Garrantzia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB
1812ko Cadizko Konstituzioa
Aurkezpena
1812ko Konstituzioko zenbait artikulu dira. Beraz, dokumentu historikoa da (lehen mailakoa). Formaren aldetik testu juridikoa da, konstituzioa delako, baina edukiaren aldetik politiko-ideologikoa. Agiri publikoa da, bi hemisferioetako espainiar guztiei zuzendua.
Egilea kolektiboa da: Cadizko Gorteak. Gerra egoera zela eta, goi-noblezia eta Elizako hierarkia ia ez ziren ordezkatuta egon (104 diputatu). Probintzia okupatuetako ordezkariak ez ziren joan, eta haientzat, Cadizen edo inguruan bizi ziren probintzia horietako ordezkariak bilatu ziren, baita Amerikako espainiar lurraldeetako ordezkarientzat ere. Ondorioz, Gorteetan trebakuntza intelektuala zuten erdiko klaseak (elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta katedradunak) ziren nagusi, baita industria eta merkataritza-burgesiako kideak ere. Hau da, gehiengo liberala bildu zen bertan, erreformen aldekoa. Hauek izango dira, orokorrean, inposatuko direnak. Gorteetako diputatuek urtebetean landu ondoren, 1812ko martxoaren 19an promulgatu zuten.
Garaia: Independentzia Gerraren garaian kokatzen da. Espainiako erregea Jose I.a izan zen, Napoleonen anaia, baina bitartean botere paraleloa egon zen: 1810etik aurrera erregeordetza egin zuten, eta Cadizko Gorteen deialdiaz arduratuko zena.
Ideia Nagusiak
- Gorte nagusiek idatzitako konstituzioaren arabera, espainiarrak dira legeak ezarri, betearazi eta aplikatzeko eskubidea duten bakarrak, eta botere hori Gorteei, Erregeari eta haiek ezarritako auzitegiei dagokie.
- Espainiar estatuko herritar guztiek eskubidea daukate euren ideia politikoa adierazteko eta argitaratzeko, beti ere ezarrita dauden legeak eta horiek ekar ditzaketen ondorioak kontuan hartuta.
- Estatu espainiarra katolikoa da, eta legeek babestu egiten dute erlijio hori, gainontzekoak gurtzea debekatuz eta zigortuz.
Testuinguru Historikoa
1789. urtean, Frantziar Iraultza hasten da, eta 1799an, Napoleon Bonapartek estatu kolpe bat ematen du eta boterea eskuratu ostean inperio bat ezartzen du Frantzian. Horrekin batera, inperioa zabaltzen hasten da, eta beste batzuen artean Espainia konkistatzen du. 1808. urtean gertatzen da hori, eta Karlos IV.a eta Fernando VII.a Baionan bahitzen ditu. Bertan dokumentu bat sinatzera behartzen die, bere anaia Jose Bonaparteri boterea uztera behartuz.
Bertan Baionako Konstituzioa egiten dute, Jose I.ak Espainian errege gisa aplikatuko duena. Baina 1812. urtean Cadizko Gorteak bilduko dira, eta beste konstituzio bat idaztea erabakitzen dute, oraingoan espainiar herritarrek idatzitakoa. Konstituzio hori 1812ko martxoaren 19an izan zen aldarrikatua.
Testuaren Garrantzia
Testu hau oso garrantzitsua da, espainiar herriak egindako eta espainiarrei zuzendutako lehen konstituzio liberala izan zelako, eta Espainia gaur egungo historian sartu zuelako konstituzio honek.
Testu hau nahiko polemikoa izan zen bere garaian; izan ere, konstituzio liberala izan arren, erregea mantentzen zuen, baita foruak eta estamentuzko gizartea ere. Beraz, liberal aurrerakoienei gutxiegi iruditzen zitzaien. Absolutistentzat ere ez zen batere mesedegarria; izan ere, Inkisizioaren deuseztapena suposatzen zuen, baita sufragioa egotea eta, beraz, erregearen boterea mugatzea ere.
Konstituzioa defendatzeko, liberal kontserbadoreek zioten herria ez zegoela prest aldaketa handietarako. Baina ekarri zuena izan zen, gutxi hori probatzera eman zitzaienez gero, herriak gero eta gehiago nahiko zuela historian zehar.