15 Korronte elektrikoen arteko indarrak. Korronte paraleloak edo antiparaleloak garraiatzen dituzten bi hari zuzen, paralelo eta infinituen kasua. Anperearen definizioa.
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,92 KB
Korronte elektrikoen arteko indarren zergatia
Badakigu mugitzen ari den karga batek eremu magnetiko bat sortzen duela, kargaren balioaren, abiaduraren eta distantziaren menpekoa dena (Biot-Savart-en legea). Korronte elektriko batek ere eremu magnetiko bat sortzen du, korrrontea higitzen ari diren karga elektrikoen multzoa baita.
Bestetik, eremu magnetiko batek, higitzen ari den beste karga baten gainean indar jakin bat eragiten du, , Lorentzen indarra: mF = q (v x B)
Eremu magnetikoaren barruan korronte elementu bat dagoenean, eremuak indar magnetikoa eragiten dio korronteari, higitzen ari diren karga multzoa baita korronte horI.
Korronte paraleloen edo antiparaleloen arteko indarrak
Noranzko bereko bi korronte daudenean erakarpen indarrak sortzen dira, eta aurkako noranzko bi korronte daudenean, aldiz, aldarapen indarrak.
Demagun bi hari eroale, paralelo eta infinitu dauzkagula, d distantziara jarrita (ondoko irudietan adierazten den bezala):
Noranzko bereko bi korronte paraleloek elkar erakartzen dute
Aurkako noranzkoko bi korronte paraleloek elkar aldaratzen dute.
1.Korronteak eremu magnetiko hau sortzen du bigarrena dagoen tokian:
-ek 2. Eroalearen gainean indarra eragiten du. Bigarren eroalearekiko perpendikularra denez, indarraren modulua honako hau da:
F 12 =I 2 lB=I 1 2 l 2πd μ 0 I 1 = μ 0 2πd II 1 2 l Modu berean, 2.Korronteak eremu magnetiko bat sortzen du lehenengoa dagoen lekuan
eta, ondorioz, 1.Eroalearen gainean indar batek eragiten du, . -ren modulua eta
norabidea -ren berdinak dira, baina bere noranzkoa aurkakoa da akzio-erreakzio indarrak direlako.
Eroaleek luzera-unitateko jasaten duten indarra kalkulatzeko, aurreko adierazpenean Fl egitea baino ez dago eta hauxe da:
Amperearen definizioa
Amperea korronte-intentsitatearen unitatea da SI-ean. Amperea definitzeko korronteen arteko indarra erabiltzen da. (1) ekuazioan intentsitate bien, distantziaren eta luzeraren balioak “1”ekoak izanda indarra 2.10-7 N da eta, hortaz, amperearen definizioa hauxe da: hutsean eta metro bateko distantziara dauden bi eroale zuzen paralelo eta mugagabetatik zirkulatzen ari den korronte-intentsitatea ampere batekoa da baldin eta luzera-metro bakoitzeko erakarpen edo aldarapen indarra 2.10-7 N-koa bada.