15 Korronte elektrikoen arteko indarrak. Korronte paraleloak edo antiparaleloak garraiatzen dituzten bi hari zuzen, paralelo eta infinituen kasua. Anperearen definizioa.
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,03 KB
15. KORRONTE ELEKTRIKOEN ARTEKO INDARRAK
. KORRONTE PARALELOAK EDO ANTIPARALELOAK
GARRAIATZEN DITUZTEN BI HARI ZUZEN, PARALELO
ETA INFINITUREN KASUA. AMPEREAREN DEFINIZIOA
. Ampere-k bi korronte paraleloren arteko indar magnetikoak
aztertu zituen eta honetaz ohartu zen: Korronte elektrikoak
noranzko berekoak direnean, hariek elkar erakarri egiten dute;
korronteak aurkako noranzkokoak izatean, ostera, aldaratu
egiten dute elkar.
Korronte elektriko batek eremu magnetikoa sortzen du bere
inguruan, Biot-Savart-en legeaz kalkula daitekeena. Bestetik,
eremu magnetiko batean korrontea daraman eroale bat sartuz
gero, indar magnetiko bat eragingo dio eremuak eroaleari (Lorentz-en legea)
Orduan, bi korronte ditugunean, batak sortzen duen eremu
magnetikoak bigarrenaren gainean eragingo du indar magnetiko
bat eta alderantziz. Azter dezagun egoera hori. Demagun bi eroale
zuen eta mugagabea (l luzera d distantzia baino handiagoa izanik).
1. Eroaleak d distantziara sortzen duen eremu magnetikoa ondokoa
izango da, Biot eta Savart-en legearen arabera:
AMPERE UNITATEAREN DEFINIZIO Bi korronte paraleloren arteko
elkarrekintzatik abiatuz, korronte-intentsitatearen unitatea defini daiteke
SI sisteman. Unitate horri Ampere deritzo. Ampere bat, honako baldintza
hauek betetzen dituzten bi eroale zuzen paralelo eta mugagabetik zirkulatzen
ari den korronte-intentsitatea da: hutsean egonik eta metro bateko distantziara
, bi eroale horiek 2.10-7N-eko indarraz erakarri edo aldaratu egiten dute elkar,
luzera metro bakoitzeko.