15 Korronte elektrikoen arteko indarrak. Korronte paraleloak edo antiparaleloak garraiatzen dituzten bi hari zuzen, paralelo eta infinituen kasua. Anperearen definizioa.
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,15 KB
15-Eroaleek elkarri eragindako luzera-
Unitateko indarra zehaztea. Anperea definitzea korronteen arteko indar magnetikoaren bidez.
Ampere-k korronte elektrikoak noranzko berekoak direnean, hariek elkar erakarriegiten dutela; korronteak aurkako noranzkokoak izatean, ostera, aldaratu egiten dutela elkar, ohartu zuen.
Korronte elektrikoa garraitzen duten bi konduktore gertu daudenean, bakoitzak bere inguruan eremu magnetiko bat sortzen du, elkarri eragiten dioten. Hau gertatzen da mugitzen den karga bat eremu magnetikoa sortzen duelako, eta mugitzen ari den beste karga baten gainean indar bat eragiten du, Lorentzen ekuazioaren arabera.
F = I (L x B)Non I hariaren intentsitatea da, L hariaren luzera eta B eremua
Bi korronte ditugunean, batak sortzen duen eremu magnetikoak bigarrenaren gainean eragingo du indar magnetiko bat eta alderantziz
Bi korronteak paraleloak badira, erakartze indarrak emango dira,
Bi korronteak antiparareloak badira, aldaratze indarrak emango dira,
1. Eroaleak d distantziara sortzen duen eremu magnetikoa ondokoa izango da, Biot eta Savart-en legearen arabera
Modu berean, 2. Eroaleak d distantziara sortuko du eremu magnetiko bat.
Bi eroaleek elkarri egiten dion indarra honako hau da.
modulua
Norabidea I1 eta B2 bektoreek sortzen duten planoarekiko elkarzuta eta noranzkoa ezkerreko eskuaz determinatzen dena.
Ikusten denez, F12 eta eta F21 modulu eta norabide bera dute, baina aurkako noranzkoa, akzio-erreakzio printzipioa betetzen baitute.
Eroaleek luzera unitateko jasaten duten indarra hauxe da:
Amperea intentsitatea neurtzeko erabilitako unitatea da.
Eremuaren eta indarraren ekuazioak erabiliz, hurrengo espresioa lortuko dugu:
formula de fuerza
Non l hariaren luzera da, d harien arteko distantzia, eta I intentsitatea.
Azkenezko espresioa oinarriz hartuta, eta I 1A eta d=1 m bezala harturik, 2 x 10-7 ko indarra sortuko da harien artean. Beraz, Anpere bat definitu daiteke:
honako baldintza hauek betetzen dituzten bi eroale zuzen paralelo eta mugagabetik zirkulatzen ari den korronte-intentsitatea da: hutsean egonik eta metro bateko distantziara, bi eroale horiek 2.10-7N-eko indarraz erakarri edo aldaratu egiten dute elkar, luzera metro bakoitzeko.