12 testua la lucha de clases iruzkina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,61 KB
LA LUCHA DE CLASES ARTIKULUAREN IRUZKINA
Aurrean dugun testuaK izaera soziala du. Bizkaiako langileek idatzitako manifestua delako. Egilea beraz, kolektiboa da. Publikoa da ‘La lucha de clases’ astekarian argitaratu zelako. Testuaren helburu nagusia industrializazioaren garaian langileek jasan behar zuten egoera penagarria salatzea eta horren aurrean hartutako erabaki eta asmoei buruz informatzea da. Testua Espainiako Berrezarkuntzaren sistemaren garaian kokatzen da. Errestaurazio garaia hiru etapatan banatuta dago: Alfontso XII.Aren erregealdia (1875-1885), Maria Kristinaren erregeordetza (1885-1902) eta Alfontso XIII.Aren erregealdia (1902-1923). Testu hau Maria Kristinaren erregeordetzaren garaian idatzi zen.
ANALISIA:
Testua lau paragrafo ezberdinetan banatuta dago eta paragrafo bakoitzean ideia nagusi bat aurkezten zaigu:
1. Paragrafoan, 1890. Urtean gertatutako azaltzen du. Testuak dio langileak maiatzaren 1ean Gallartako frontoian bildu eta manifestazioak egin zituztela, nagusiek derrigorrezkotzat jotzen zituzten kuartelen desagerpena eskatzeko.
Industrializazioaren garaian langileek oso bizi baldintza txarrak zituztela eta lantegi inguruetan kokatutako nagusien txaboletan bizitzen ziren.
2. Paragrafoan, 1890ko meatzetako langileek egindako greba aipatzen da berriz. Hau meatzariek eginiko lehen greba garrantzitsua izan zela eta gainera, emaitza onak lortzeaz gain, mende amaierarako sozialismoa Donostia, Gasteiz eta Eibarrera hedatu zela.
3. Parrafoan, garaiko egoera zein den azaltzen da. Hau da, greba egin eta sei urte pasa ondoren, adostu ziren lan orduak mantentzen badira ere, barrakoi eta derrigorrezko denden egoera ez dela aldatu salatzen du.
4. Paragrafoan, Bizkaian garai hartan, lanean onartua izateko barrakoietan bizitzea eta jakiak denda jakin batzuetan erostea derrigorrezko baldintzak zirela esaten du.
IRUZKINA: Testuko ideiak ondo ulertzeko ezinbestekoa da bere testuinguru historikoan kokatzea. Horretarako langileen mugimendua nola sortu eta garatu zen aipatu behar da.
Langileen mugimendua
Euskal Herriko industrializazioarekin batera hasi zen. Denbora gutxian milaka inmigrante iritsi ziren eta industriagune nagusietan finkatu ziren. Langileen bizi baldintzak oso gogorrak ziren. Horrek izugarrizko ezinegona sortu zuen eta egoera hori hobetzeko langileen elkarteak sortu ziren. 1839ko Errege Dreketuak langile elkarteak baimendu zituen baina enpresariak honen kontra azaldu eta elkarteen debekua eskatu zuten. Seiurteko demokratikoan bultzada handia izan zuen langile mugimenduak. Langile elkarte asko legeztatu ziren eta guztiak elkartu egin ziren I. Internazionalean batera borrokatzeko. Hala ere, sozialisten eta anarkisten arteko desadostasunak zirela eta azkar desegin ziren. Hortik aurrera, sozialista eta anarkistek bide ezberdinak jarraitu zituzten. Sozialistek hainbat ekintzat antolatu zituzten eta 1879an Pablo Iglesias buru zelari, PSOE sortu zuten: klase sozialak eta jabetzat pribatua desagertzearen aldekoak ziren eta langileak botereaz jabetzea proposatu zuten. Berrezarkuntzaren hasieran, langile elkarte guztiak legez kanpoko geratu ziren, baina 1887an Sagastaren gobernuak Elkarteen Legearekin askatasun sindikala onartu eta UGT eta PSOE legeztatu ziren. Hala ere, denbora pasa hala, langileen baldintzak hobetzen ez zirenez, batez ere meatzari inguruetakoak, bere eskubideak defendatzeko greba erabiltzen hasi ziren. Mehatzarien lehenengo greba garrantzitsua 1890ean izan zen (testuan aipatzen dena) eta emaitza onak lortu zituzten. Mende amaierarako sindikalismo sozialista Donostia, Gasteiz eta Eibarrera hedatu zen. 1891eko udal hauteskundeetan PSOEko lehenengo zinegotzia lortu zuten Bilbon: Manuel Ortek. 90ko hamarkada nahiko lasai izan zen. Egia da 1899an greba orokorrerako deia egin zela, baina porrot egin zuen. 1910ean greba bat antolatu zen eta arrakasta handia izan zuen. 1911ean EAJk bere sindikatua eratu zuen: SOV-ELA. Sozialismoan indar nagusiak inmigranteak ziren arren euskaldun batzuk ere bildu ziren. Ezagunenetakoa Tomas Meabe izan zen, ‘Juventuddes Socialistas de España’ eta ‘La lucha de clases’ astekariaren sortzailea. Hala ere, sozialismoaren barruan tentsioak areagotu ziren Facundo Perezagua eta Indalezio Prietoren artean. Azkenean, gehiengoa Prietoren alde jarri zen eta bera izendatu zuten buruzagi. Gorteetako diputatu hautatua izan zenean, grebak utzi eta politikan parte hartzen hasi ziren. Espainian beraz, sozialismoa asko moderatu zen. Lehen mundu gerraren garaian Euskadin ekonomiaren egoera ona izan zen, baina oraindik ere gizartean gatazkak egon ziren. 1921ean lan baldintzek okerrera egin zuten, gainera, sozialistak bereizketaren eraginez ahul zeuden eta erradikalenak komunistekin elkartu ziren. Besteak Prietorekin eta II. Internazionalarekin geratu ziren. (1923-1927) bitartean, gatazka gutxi izan zen, baina Primo de Rievaren diktaduraren azken urteetan berriro piztu zen. Primo de Riverak anarkismoa suntsitu zuen eta UGTk indarra hartu zuen.
Azkenean, II. Errepublika aldarrikatu zen Eibarren 1931ko apilrilaren 13an.
Testu hau oso baliagarria da langileen eskubideen eta betebeharren bilakera ikusteko, hasierako baldintza txarrak atzean utziz eta borroka gogor bat eginez, eskubide duin batzuk bermatzea lortu arte ez baitziren geratu. Baita ere industrializazioan eman ziren aldaketa batzuk ikusteko, esaterako imigrante asko etorri zirenean eta batik bat ere elkarteak sortzeko eskubidean egon ziren goraberetaz erreparatzeko baliagarria da testua.