12.Testua la lucha de clases astekariko artikulua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,65 KB

12. “LA LUCHA DE CLASES” ASTEKARIKO ARTIKULUA 1896-05-23 TESTUAREN KOKAPENA


Ondoren iruzkinduko den testua kazetaritzakoa da La Lucha de Clases astekari sozialistan argitaratua. Alderdi sozialista baten prentsan agertu zenez, politikotzat ere kontsidera dezakegu. Egilea La Lucha de Clases astekaria, Bilboko alderdi sozialista da. Hartzailea berriz, Bizkaiako langileak dira. Prentsa artikulu bat denez iritzi publikoari dago zuzenduta eta autoritateei zuzenduriko eskakizuna denez, gobernua ere da hartzailea. Maria Kristinaren erreginaordetza garaian dago kokatuta, Errestaurazioaren lehen etapa handiaren amaieran.

ANALISIA

La Lucha de Clases astekarian argitaratutako artikulu baten zatia da eta ez dago osorik (...) ageri direlako. Testua 6 parrafotan garatzen da eta bertan gai desberdinen inguruko berri ematen zaigu (langileen lan eta bizi baldintzak, langile mugimendua, langileen eskakizunak...).

1.Paragrafoan

1896ko Maiatzaren Lehena (langileen eguna) ospatzeko Bizkaiko meatzeetako langileek, Gallartan bildu zirela aipatzen du, eta bertan Bizkaian lanean onartua izateko meategietako jabeen barrakoietan bizitzeko eta euren dendetan erosteko beharren desagerpena aldarrikatu zutela.
2-5. Paragrafoetan, 1890eko grebaren balantzea egiten da. 1890ean, Bizkaiko meatzeetako eta industrietako langileek egindako greban aldarrikapenak antzekoak izan zirela aipatzen da. Egileak balorazio negatiboa egiten du: ez da hobekuntza handirik egon 6 urte horietan. Lanean onartua izateko, meatzetako langileek nagusien barrakoi eta dendetan jarraitzen zuten bizitzen eta erosten, nahiz eta barrakoiak inongo baldintza higienikoarik ez bete, eta dendak janari gehienetan txarrak eta garestiak saldu. Aipatzen da, azkenik liberalismoaren printzipio nagusiak ukatzen zirela Bizkaian, askatasuna galarazten zitzaielako meategietako langileei.
6. Paragrafoan etorkizuneko plana dago. Greba eskubidearen defentsa egiten da langileen aldarrikapenak lortzeko eta botere publikoari egoerari aurre egiteko eskatzen zaio. Facundo Perezaguak defenditutako jarrera erradikala antzematen da hor. 

TESTUINGURUA

XIX. Mendearen bigarren erdialdean, Espainiak atzerapenarekin hasitako industrializazio prozesua Katalunian (ehungintza) eta Bizkaian (siderurgia) gauzatu zen. 1880tik aurrera, Bizkaiako burdin meatzaritza izugarri hazi zen. Burdinaren mineralaren kalitate bikainak, ustiatzeko erosotasunak eta prezio baxuak, Ingalaterrako burdin esportazio handia eragin zuen. Etekinekin, siderurgia idartsu bat garatu zen. Gizarte mailan, garapen ekonomiko honek ondorio kaxkarrak izan zituen. Meatokiek eskulan asko behar zuten garapenari eusteko eta konponbidea kanpotik etorritako langileak izan ziren, langile pilaketa eraginez. Nekazal gune pobreetatik etorritako langile hauek oso lan eta bizi baldintza gogorrak aurkitzen zituzten meategietan: lanaldi luze eta gaizki ordainduak, berrakoietan bizi beharra inongo baldintza higienikorik gabe, kantinetan janari adulteratua erostea derrigortuta egon… 
Egoera horri aurre egiteko irtenbidea greba egitea izan zen. 1890an langileek, sozialistek zuzenduta greba handi bat egin zuten. Meatzarien greba izan zen, baina sektore siderurgiko eta ontzioletako langileek ere babestu zute. Grebaren estrategia argia zen: manifestaldi handien bitartez autoritateei eskakizunak egingo zitzaizkien, hiriko kaleak hartzen ziren eta uatoritate poliziak eta militarrak parte hartzea bilatzen zen. Behin militarrak hurbildurik, arbitro lanak egingo ziuzten patroi et languileen artean akordio baten bida. 1890an Loma jenerala joan zzen protesta etetera eta negoziaketen ostean, langileek aldarrikapen batzuk lortu zituzten: 10 ordu baino gutxigoko ordutegia eta barrakoi eta kantinen derrigortasunaren amaiera. Nahiz eta ugazabeek ez zuten akordioa bete, meatzariak garaipen gisa ikusi zuten.  Guzti honengatik sozialismoaren ergina zablzten hasi zen lan munduan. 1910 PSOEko edo UGTko ordezkariek hartzen zuten langileen ordezkari papera. Meatzeko aldeko herri txikietan zabaldu zen aurrena eta gero Bilbon. Alderdi sozialista, langileen eskubideak defendatzeko helburuarekin, erakunde ezberdinak sortu zituen, masa gizartearen politika berriaren adierazgarri. Prentsa politiko sozialista sortu zuten 1894an, “La Lucha de Clases” astekaria, zeinak aspektu politikoei garrantzia ematen zien. Bizkaiatik aurkeztu zen Pablo Iglesias Gorteetako hauteskundeetara Facundo perezaguarekin batera eta ez zuten arrakasta izan. Bizkaiako industrialek “La Piña” erakunde monarkikoa sortu zuten, Alderdi Kontserbadoreko eta Liberaleko elementuak batuz.  1903an gaztedi sozialistak sortu ziren, Tomas Meaberen eskutik “Juventud Socialista de Bilbao” eta 1904an Virginia Gonzalezek “Agrupacion Femenista de Bilbao” sortu zuen. UGTk Bizkaiako bi lan sektore handienak ordezkatu zituen “Sindicato Minero” eta “Metalurgico” sortuz. “La Lucha de Clases” astekaria sozialismoaren hedapenerako oso baliagarria izan zen.

GARRANTZIA

Testuak auzi soziala sortze-prozesuan zegoen masa gizartean hartzen ari zen garrantziaren berri ematen du. Gai hauek askotan prentsa edota dokumentazio ofizialetatik at geratu ziren literatura edo langile prentsa izan ziren halako egoeren berri eman zuten komunikabide bakarrak. Langileen egoera eta mugimenduaren hastapenen berri ematen digu eta zentzu horretan langileen borroka modu berrien eta hauek sortutako erakunde modernoen agerpena isladatzen du. Orokorrean, masa gizarte berrian herri xehea politikan parte hartzen hasi zen garaiaren berri ematen du. 

Entradas relacionadas: