10. Testua vicente blasco ibañez el intruso eleberriaren pasartea (1904) iruzkina

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,5 KB

10. TESTUA: Vicente Blasco Ibáñezen El Intruso eleberriaren pasartea (1904)
1. Kokapena
Jatorriaren aldetik testu hau bigarren mailako informazio iturria da. Eleberri baten
atala da, formari dagokionez narratiboa da, El Intruso eleberria, hain zuzen ere.
Eleberri honetan gai soziala lantzen da. Egilea bakarra da, Vicente Blasco Ibáñez,
eleberrigile Valentziarra (1867-1928), erregenarazionismo mugimenduko kidea
izan zen. Hartzailea berriz publikoa da eta helburua ere publikoa da. Valentzian
1904an idatzi zuen. Asmoa Bizkaiko meatzariek jasaten zituzten bizi-
Baldintzak
ezagutzera eman eta salatzea da.
2. Analisia
Testuko gai nagusia Bizkaiko meatzariek XX. Mende hasieran bizi zuten egoera
gogorra erakustea da, haien bizilekuen egoera kaskarra, elikadura urria eta lana
egiteko modua erakusten da testuan. Horretarako Arestiren (Enkarterri
inguruetako ohiko abizena da), nobelako pertsonaiaren, oroitzapenez baliatzen da.
Lehenbizi meategietako lana nolakoa zen kontatzen du, gero meatzarien
janariaren eta bizilekuen inguruko zehaztapenak ematen ditu.
Barrakoiak meategien jabegokoak ziren eta enpresak bere meatzariei alokatu
egiten zieten, langileak bizilekua bere kideekin konpartitu beharra zeukaten,
laneko arroparekin egiten zuten lo, airea arnastu ezina zen, sabaiak oso baxuak
ziren, parasito ugari zegoen bertan (familiakoak dirudite), hotz handia pasatzen
zuten, horrelakoetan izerdiak elkartu egiten ziren eta arnasak nahasi; zikinkeria
anaiartekoa zen esaten du; hori gutxi balitz, bizi-baldintza horren eskaxak zituzten
aterpe horiegatik ordaindu beharra zeukaten.
Hirugarren paragrafoan lantokiaz hitzegiten du, meategia langilearen etsai
gogorrena bezala irudikatzen du. Harrobia eta meategia bereizten ditu.
Lehenengoan lana egiteko ez da inolako prestakuntzarik edo esperientziarik
behar, nekazariek egiten duten lanaren antza du: zulatu eta apurtu; izan ere,
Enkarterrietan burdin mea lurrazalean zegoenez ez zen behar aparteko
jakinduriarik uztiaketa kanpo aldean egiten da; horregatik, jornalari asko heltzen
zen bertara -Gaztelatik bereziki- goseak bultzatuta, bizimodu hobea lortzeko
itxaropenaz.
Langile hauek ordezkatzea erraza zen, beraz, meatzari errebeldeak zaila zuen bere
eskubideak lortzea. Testuaren amaieran dio, egoera hori soilik konponduko
litzatekela goseak bizi den jendeak etortzeari uzten dionean.
3. Testuingurua
Bizkaiko meategien ustiapena nabarmen handitu zen XIX. Mendearen bigarren
erdialdean, Bessemer bihurgailuaren asmakuntzaren ostean (1855). Izan ere,
asmakuntza berri horrek fosfororik gabeko mea behar zuen eta hau oso ugaria zen
Enkarterrietako meategi hauetan. Horregatik, segituan ezarri ziren bertan
Britainia Handiko konpainia ezberdinak. Hirugarren Gerra Karlistak (Euskal
Herriko bigarrenak) garapenerako prozesu hau eten egin zuen 1872-1876 artean,
baina gerra amaitzean, berpiztu egin ziren enpresa guzti horiek eta etekin handiak
lortu zituzten. Garai honetakoak dira meategietako trenbideak, aireko
2
funikularrak, etab. Urte hauetan heldu zen erausketa (mearen extrakzioa)
maximora.
Burdin mea gehiena Erresuma Batura esportatu zen. Negozio honek etekin
handiak ematen zituen eta enpresari batzuk segituan aberastu ziren. Hauetako
batzuek sektore berrietan inbertitu zuten, siderurgikoan lehenengo, eta
untzioletan gero. Fabrika hauetako erakusle nagusienetakoa 1902an sortutako
Bizkaiko Labe Garaiak dira.
XIX. Mendearen bigarren erdialdean gertatutako industrializazio prozesu honek
aldaketa ugari eragin zituen. Eleberri honetan erakusten da Bizkaiako
langileriaren egoera soziala eta animikoa zein zen. Nahiz eta XX. Mendeko lan bat
izan, XIX. Mendearen azken laurdenean gertatu zen aldaketa baten berri ematen
du: gizarte berri baten eraketa.
Bizkaian hazkunde demografikoa izugarria izan zen garai horretan, Espainia
barnealdetik langile kopuru handia etorri baitzen, Gaztela aldetik batez ere,
jornalari bezala etortzen ziren nekazal munduan lan gutxiago zegoenean, sarritan
euron asmoa bueltatzea izaten zen diru apur bat pilatu ostean. Baina meategi
inguru hori ez zegoen prestatuta jende uholde honi erantzuteko, antolakuntza falta
handia egon zen eta bizi baldintzak okertu egin ziren. Barrakoietan edo etxebizitza
eskasetan peoi ugari pilatzen ziren. Ugazaben barrakoietan bizitzera behartuta
egoteaz gain, langile horiek ugazaben kantinan erosi behar izaten zituzten
beraientzako janariak eta hauek, kalitate txarra izateaz gain, prezio altua izaten
zuten. Ogia zen dietaren oinarria eta urdai, baba, txitxirio, patata eta ardoarekin
osatzen zen. Nutrizio arazoak ohikoak ziren.
Langile auzoetan pilaketa ohikoa bazen ere, meatze guneetan muga guztiak
gainditu zituen: ugazabek mugikorrak ziren eraikuntza ahulak eraiki eragiten
zieten langileei, gero haietan bizi izateko. Ez zeukaten higienerik eta ohe ugari
pilatzen ziren bertan, bakoitza bi edo hiru peioientzat; izan ere, erreleboka lana
egiten zutenez, txandaka ohe bera -ohe beroa- erabiltzeko aukera izaten zuten.
Lan baldintzak ere oso gogorrak ziren, hamaika ordu edo gehiagoko lan
jardunekin. 1890ean egoera hau jasan ezina bihurtu zen eta langileek greba handi
bat burutu zuten, haren ondorioz, hamar lan orduko lan jarduna lortu zuten.
Barrakoietan bizi eta kantinetan erostearen aurka ere egin zuten arren, urte
batzuetan oraindik derrigorrezkoa izaten jarraituko zuen.
4. Ondorioak
Aipatu bezala, industrializazioaren ondorioz, inmigrante kopuru handia etorri zen
Espainiako beste lurraldeetatik. Etxebizitza beharrek hirigintza kaotiko eta
masiboa eragin zuen. Bien bitartean, langileak kalitate eskaseko eraikinetan eta
bizi baldintza oso txarretan instalatzea izan zen aurkitu zen irtenbidea. Zaila izan
zen langileentzat oinarrizko eskubideak lortzea, baina apurka-apurka lortzen joan
ziren. Inguru honetan langile mugimendu sendo bat eratzen joan zen, batez ere
sozialismoaren (neurri txikiagoan komunismoaren) inguruan antolatutakoa. 1890
eta 1910. Urtera bitartean greba ugari izan ziren oinarrizko eskubideak lortzeko.

Entradas relacionadas: