1.Gaia antzinako erregimenaren krisialdia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,72 KB
12
5. Zein eleberri arlotan kokatuko zenuke Txillardegi?
Eleberri Existentzialistaren barruan kokatuko genuke Txilardegi. Gaia, giroa, kokapena ezohizkoak zituen, ausartegiak batzuentzat. Kokapena erabat hiritarra izan gabe, ohitura nobeletan ageri ziren baserrietako eta hiri txikietako girotik aldentzen da. Lehen pertsonan idazteak eta protagonistakdituen gogoeta filosofikoek taxu berezia ematen diote. Obrarik onena Elsa Scheelen du, euskal herritik urrun, emakume belgikar baten arazo pertsonalak eta gorabehera sentimentalak azaltzen dizkigun liburu honek irakurleria zabala bereganatu zuen.
7. Jon Mirande Iparraldeko idazlea labur azaldu. Zergatik esaten da Miranderen poesia oso bestelakoa dela bai gaietan eta hizkeran?
Jon Mirande 1925-1972 paristarraren lanak ere ez ziren berandura Arte libururatu. Aldizkarietan berreiaturik zeukan produkzio guztia. Bizi zelarik, Haur besoetakoa 1970 eleberria soilik argitaratu zioten.
Hamaika urte lehenago buruturik zuen jada gizon heldu eta haur neskato baten arteko maitasun harremanak kontatzen dizkigun liburu hau. 1960an aipaezinezko Gaia zen, hamar urte geroago ez hainbeste. Dena den, 1970eko euskal gizartearen giroa ez zen aproposena horrelako obra bat epaitzeko. Ondorengo hamarkadetan sarritan publikatu da, irakurri baita ere, lanaren balioaz iritzi guztiak bat etorri ez arren, ez zaio ukatzen horrelako Gai bat jorratzeko trebezia eta zenbait pasarteren edertasuna.
2-Guztiz alderantzizkoa da Jon Miranderen poemagintza. Urriagoa, liburu bakar baten kabitzen dena, aldizkarietan barreiatua zeukana hil eta gero argitaratu zioten edizio desberdinetan. Argitalpen batetik bestera diferentziak egon arren, funtsean, liburu berbera dugu. Horrelako baldintzekin oso bestelakoa izan behar da Miranderen poesia. Metrikan baino areago gaietan eta hizkeran daude alderik nabarmenenak. Ez zeuden ohituta euskaldunen begiak tamaina horretako gordinkeriarik irakurtzera. Zenbait poemari darien erotismoak txiki uzten ditu Etxepareren maitasun bertsoak. Borrokarako egiten dituen deiak harrigarriak ziren orduko literaturzale apurrentzat. Miranderen iritziz, erlijio krristauak borondatea ahuldu egin digu, eta antzinako jentilen kulturara itzuli behar dugu euskaldunok.
13
1. Gerra ostean saiakera munduaren garapenari kultur aldizkariek asko lagundu zioten. Aipa itzazu horietako hiru aldizkari eta non sortu ziren.
Kultur aldizkariek asko lagundu zioten saiakera munduaren garapenari, horien artean, EUZKO GOGOAk guatemalatik, EGANek Donostiatik eta JAKINek Arantzazutik, bakoitzak bere estiloaz, orrialde dezente eskaini zioten saiakerari.
4. Nor da Koldo Mitxelena?
Gezurra dirudi baina Koldo Mitxelena bizi zela ez zuen euskarazko libururik argitaratu. Hobeto esanda Patxi Altunak batu zizkion Mitxelenaren idazlan hautatuak 1972 bilduman lagin banaka batzuk eta Juan Antonio Letamendiak Zenbait Hitzaldi 1972 izenekoan jaso zituen ikastaro batzuetako mintzaldiak. Hori dela eta jende askok uste zuen Errenteriako irakasleak euskaraz idatzitakoa gutxitxo zela. Egia da euskararen inguruan asko idatzi zuela baina gaztelaniaz taxutu zituen lanetariko asko. Haatik, Mitxelenaren euskarazko lanek berezko pisua daukate kopuruaren aldetik eta, batik bat, kalitatearenetik.
6. Zeintzuk arlo landu zituen Txillardegik saiakeran?
Txillardegik, hizkera bizi, moderno eta ausartaz garai hartako pil-pilean zeuden gaiak aztertzen ditu hamar saiakera laburretan zehar. Hizkuntzalaritzatik at, gizarte gaiak ditu gogokoen, politika eta soziolinguistika gehienbat. Saiakera antzean edo artikuluz taxuturiko liburu pilatxoa dauka argitaraturik.