Gasolina eta Diesel Motorren Azterketa: Funtzionamendua eta Erabilera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,32 KB
Gasolina-Motorra
Sarrera
1876an, Nikolaus Otto ingeniaria alemaniarrak gasolinamotorra asmatu zuen.
Gasolina-motorra barne-errekuntzako motorra da, erregaia motorraren barruan erretzen baita.
Barne-errekuntzako motorrek arrakasta izan zuten, arinagoak, merkeagoak eta mantentze-lan sinpleagoak baitzituzten.
Gainera, gasolina-motorra txikiagoa zen eta erregai merkea kontsumitzen zuen; honi esker automobilaren agertzea, hobetzea eta zabaltzea posible izan zen.
Non Erabiltzen Da Gasolina-Motorra?
Gaur egun, gasolina-motorra autorik eta motorik gehienetan erabiltzen da, baita kart eta lan zein lorezaintzako hainbat makinetan ere.
Gasolina
Gasolina-motorrrek bi erregai mota erabiltzen dituzte: 95 eta 98 gasolina.
Zenbakia, 95a edo 98a, oktanajeari dagokio.
español con un tamaño de 3,41 KB
catalán con un tamaño de 384,64 KB