Antzinako Greziako Komedia: Jatorria, Motak eta Egileak
Antzinako Greziako Komedia: Jatorria eta Garapena
Antzerkia Antzinako Grezian sortu zen. Izan ere, udaberriaren hasieran, Dionisioren omenez festa egun batzuk ospatzen zituzten, festa dionisiakoak deiturikoak. Dionisio mahastiaren, ardoaren eta estasiaren jainkoa zen. Festa Dionisiakoetan ohikoa zen lagun-taldeak abesten eta dantzatzen ibiltzea Atenasko kaleetan barrena. Abesti eta dantza hauek Dionisiori buruzko kondaira mitikoekin lotzen ziren, baina gero gaiak ugaritu zituzten. Hau da antzerkiaren aitzindaria.
Geroago, horri bi elementu erantsi zizkioten: alde batetik, elkarrizketa, eta bestetik, ikuskizuna. Elkarrizketan, jatorrizko taldetik pertsona bat bereizten zen eta taldearekin hitz egiten hasten zen; hori zen antzerkiaren muina. Hasieran,...