Bigarren Mundu Gerra: Kausak eta Sorburuak
Totalitarismoaren Atzerri Politika
1933tik aurrera, Alemania naziak Europari egonkortasuna galarazi zion atzerri politika oldarkorra egin zuen. Hitlerrek, haren ustez, aberriak bere handitasunagatik merezi zuen “bizi espazioa” (lur gehiago) menderatu nahi zuen. Führerrak alemaniar askoren sumina bideratzea lortu zuen, Versaillesko Itunak (Weimar Errepublika...) umiliaturik baitzeuden.
Faktore Ekonomikoak
Depresio Handiak bertan behera utzi zuen nazioarteko elkarlana. Errezeloa, protekzionismoa eta merkatuak eskuratzeko borroka nagusitu zen. Nazio ekonomiak, kanpoko arrazoiengatik, guztiz jota geratu ziren, eta Estatuen arteko laguntzarik ez zegoenez, errezelozko giroa zabaldu zen.
Lurralde Errebindikazioak
Lurralde errebindikazioak ez ziren...