Jose Ortega y Gasset: Historia eta Filosofia
Espainiako Testuinguru Historikoa
Nobleziak eta kleroak Espainiako bloke tradizionalista osatzen zuten. Burgesiak gero eta indar handiagoa zuen, eta langileen mugimendua ere pixkanaka bizkortzen ari zen, ideia anarkisten eta sozialisten inguruan batik bat.
Borboitarren Berrezarkuntza eta 1876ko Konstituzioa
Berrezarkuntza Alfontso XII.aren erregealdiarekin hasten da. Aurretik, Amadeo Savoiakoak koroari uko egin zion eta Espainiako Lehen Errepublika ezarri zen, militarren estatu-kolpe batek amaiera eman zion arte.
1876ko Konstituzioa oinarri hartuta, bi alderdiren txandakatzean oinarritutako gobernu-sistema aldarrikatu zen. Hala ere, hauteskundeak iruzur hutsa ziren, jauntxokeriaren ondorioz.
Maria Kristinaren Erregeordetza
Alfontso XII.a hil zenean,...