Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)
Gerrarako Bidea
Italiaren eta Alemaniaren arteko harremanak indartu egin ziren, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean. Potentzia biek babestu zuten altxatutako bandoa, eta horrek lankidetza-politika areagotu zuen. Horren ondorioz, Erroma-Berlin Ardatza sortu zen.
Hitlerrek Antikomintern Ituna sinatu zuen Japoniarekin, eta geroago Italiak ere sinatu zuen.
Europako potentziek Alemaniaren eskakizun guztiak onartu zituzten, beste gerra bat piztu ez zedin. Horregatik esaten da, hain zuzen, baretze-politika.
Esan dezakegu, Alemaniak eta SESBek nazioarteko ordena aldatu zutela.
Gerraren eragile nagusia, Poloniaren inbasioa zen. Hitlerrek beste lurralde bat ere nahi zuen: Polonia. Baina Polonia babestuta zegoen. Defentsarako...