Geologiaren Oinarriak: Lurra, Erliebea eta Prozesuak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB
Geologia: Lurra aztertzen duen zientzia da.
Paisaia bat lurraren gainazalaren formek, elementu biotikoek, elementu antropikoek, etab. osatzen dute. Lurraren gainazalaren itxura da erliebea, elementu biotikoak alde batera utzita.
Erliebearen sailkapenak egiteko bi irizpide erabiltzen ditugu: deskribatzailea eta interpretaziozkoa.
Erliebearen Sailkapena
Erliebe Formen Sailkapen Deskribatzailea
Itxura kontuan hartuta sailkatzen dira erliebe formak:
- Mendia: Oinarritik gailurreraino malda handia duen erliebe bakartua da.
- Muinoa: Malda txikia duen erliebe bakartua da.
- Haitzartea edo arroila: Hondo estuko harana da, eta pareta malkartsuak ditu bi aldeetan.
- Goi-ordokia: Erliebe bakartua da, eta gailur laua du.
- Terrazak: Erliebe malkartuak dira.