Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) Garrantzia eta Erronkak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,27 KB
Enpresa Txiki eta Ertainak (ETEak)
Enpresa txiki eta ertainak (ETEak) ekonomian oso garrantzitsuak dira, Espainiako enpresen %90 inguru direlako. Enpresaren tamaina zehazteko, langile kopurua eta urteko fakturazioa kontuan hartzen dira:
- Enpresa txikiak: 50 langiletik behera eta 5 milioi euro inguruko salmentak dituztenak.
- Enpresa ertainak: 50-250 langile eta 5-10 milioi euro arteko fakturazioa dutenak.
Normalean, kapitala bazkide gutxiren esku egoten da.
ETEen ezaugarri bereizgarriak
ETEek hainbat ezaugarri bereizgarri dituzte:
- Prestakuntza eta baliabide tekniko mugatuak.
- Finantza-ahalmen txikia, haztea edo inbertsio handiak egitea zailtzen duena.
- Langileen kualifikazio eta prestakuntza tekniko desberdina.
- Zaharkitze teknologikoa jasateko arriskua.
español con un tamaño de 7,89 KB
catalán con un tamaño de 3,48 KB