Espainiako Industria: Berreskuratzea eta Aldaketak (1985-2007)
Espainiako Industria Gaur Egun
Industria Berreskuratzea (1985-2007)
1985etik aurrera, Espainiako industria krisitik berreskuratzen hasi zen. Joera hori tarte labur batean eten egin zen, 1990-1994 nazioarteko krisiaren eraginez. Berreskuratze horretan, bi faktore izan zuten eragina:
- Espainia Europako Erkidegoan sartzea 1986an.
- Hirugarren Industria Iraultzako aldaketak apurka-apurka hartzea.
1 Europako Erkidegoan Sartzea
Espainia 1986an Europako Erkidegoan sartu zen, honelako ezaugarriekin:
- Erronka berriak: Merkatu oso lehiakorrean sartzea eta Europako Erkidegoko industria-araudia bereganatzea izan ziren. Enpresa monopolioak ezabatu, Estatuak enpresei emandako laguntzak kentzea, lehia askea izateko.
- Hobariak: Espainiako produktuentzat, merkatua handiagotzea,