Erdi Aro Berantiarra: Gaiak eta Gertaerak
Europako Monarkien Indartzea Erdi Aro Berantiarrean
Zein faktorek azaltzen dute zergatik indartu ziren Europako monarkiak Erdi Aroko azken mendeetan?
- Hirietako burgesak gero eta aberatsagoak eta ahaltsuagoak ziren.
- Aurrerapen ekonomikoari esker erregeek zergak jaso zitzaketen, eta horri esker, soldaduei eta funtzionarioei ordaintzeko baliabideak zituzten.
- Unibertsitateetan antzinako Erromatar Zuzenbidea irakasten hasi ziren eta herritarrek interes publikoaren benetako ordezkaria monarka zela barneratu zuten.
- Erregeek zenbait metodo erabili zituzten gero eta lur gehiagoren jabe izateko.
Biltzarrak edo Gorteak
Zer ziren biltzarrak edo gorteak? Nola zeuden osatuta?
Biltzarrak: aholku-emaile erakundeak ziren, hau da, ezin zuten legerik egin, erregeari...