Abiaduraren eta Azelerazioaren Osagai Intrinsekoak
Partikula baten ibilbidea bere rª(t) posizio bektorearen erpina denboran deskribatzen duen kurba da*. Irudian ikusten denez, dt oso denbora-tarte laburrean, partikularen desplazamendu bektorea (drª (t)=rª(t+dt)-rª(t)) ibilbidearen tangentea da. Eta vª(t) aldiuneko abiadura-bektoreak zein drª(t) desplazamendu infinitesimala bektoreak norabide eta noranzko berbera dutenez (vª(t)=drª(t)/dt) hauxe ondoriozta daiteke: partikularen aldiuneko abiadura-bektorea ibilbidearen tangentea da beti. Beraz, abiadurak osagai tangentziala baino ez dauka. Azelerazio-bektoreak denboran zeharreko abiaduraren aldaketa adierazten du. Abiadura bektore bat denez, denboran zehar bere modulua zein bere norabidea alda daitezke. a) Demagun abiadura-bektorearen...