Euskal Herriko Industrializazioa: Bizkaia eta Gipuzkoa
Euskal Herriko Industrializazioa eta Gizarte Ondorioak
Industrializazioa Bizkaian eta Gipuzkoan eman zen gehienbat, Araba eta Nafarroan prozesua urria izan baitzen.
Bizkaiko Meatzaritza: Burniaren Erauzketa eta Esportazioa
Bizkaian, Somorrostron adibidez, kalitate oneko burni meategiak zeuden, Hematite izeneko harriarekin. Kalitate oneko altzairua egiteko aproposa zen, Bizkaian eta Suedian soilik lortzen zena. Bessemer bihurgailuan (BH) sartzen zen altzairua egiteko.
Abantailak
- Ustiatzeko erraza
- Aire zabaleko meategiak
- Itsasportutik gertu
Desabantailak
Foruek mineralen ustiaketa eta kanporaketa mugatzen zuten. 1976an foru legedia desagertu zenean, ustiaketa aske geratu zen.
Enpresa atzerritarrek ustiaketan parte hartu zuten, Bizkaiko enpresekin fusionatuz:...