II. Industria Iraultza eta Inperialismoa
Bigarren Industria Iraultzak eta Inperialismoak mundua eraldatu zuten, energia-iturri berriak, industria-mota berritzaileak eta lanaren antolaketa berriak ekarriz, potentzia berrien gorakadarekin batera. Horrek guztiak inperialismoaren hedapena bultzatu zuen, munduaren banaketa eraginez.
Energia-iturri berriak
- Elektrizitatea: Lana eta bizimodua aldatu zituen. Motor elektrikoa, garraio elektrikoa, argiztapena eta komunikazioa garatu ziren.
- Petrolioa: Eztanda-motorra edo barne-errekuntzako motorra asmatu zen, autoetarako eta hegazkinetarako erregaia erabiliz (gas naturala ere bai).
Industria-mota berriak
- Altzairuaren siderurgia: Bi asmakuntzei esker masa-ekoizpena lortu zen:
- Bessemer bihurgailua (Britainia Handian)
- Siemens-Martin labe garai elektrikoa