Zirkuitu

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Electricidad y Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,02 KB

Biraketa norantza aldatzea.a)Korronte alternoko motore trifasiko(asinkrono) baten biraketa norantza aldatzeko ezinbestekoa da bi fase aldatzea,irudiko maniobran L1eta L3 faseak aldatzen dizkio eta L2 mantendu egiten dio.b)L1L2L3->Sistema tridasikoaren hiru faseak.F1F->Urtugarriak edo fusibleak;motorea gainintentsitateetatik eta zirkuitulaburrertik babesten dute.K1M,K2M->Kontaktoreak poentzi handiko zirkuiutuetan etengailu tridasiko gisa erabiltzen dira.F2F->Errele termikoak,gainintentsitateetatik babesteko erabiltzen dira;harilkatuen berotasunaren kontrola zeharka egiten dute,motoreak  xurgatzen duen korrontea kontrolatuz.Errele termikoak berriz motorera doan korrentea eteteko gaitasunik ez dute.Ez dute zirkuitu laburretik babesten eta motoretik ahal den hurbilena konektatu behar dira.PE->Lur hartzeko haria;ihes eta galdu korronteetatik babesten du,eta motorraren txasisari lotuta egoten da.u,v,w(x,y,z)->Induktoreko hiru(edo sei) harilkatuen mutur bana.c)Gaur egun industrian erabilienetarikoa da sinplea eta mantenimendu gutxikoa delako.Lan egiteko modu arruntena abiadura konstantea bira egitea da eta abiadura hori finko xamar mantentzen du kargaren balio desberdinetarako ,gainera abioa,momentu handia emanez hasten da eta normalean motore asinkrono trifasikoen abiadura,maiztasuna eta polo kopuruaren menpe dagoenez,abiaduraren balioa aldatzea maiztasun aldagailu elektronikoen bidez egiten da.Bi motatako motore asinkrono trifasikoak daude.1)errotorea zirkuitu laburrean daukana.Harilkatutako errotorea daukana.Egitura.xEstatorea:Motorearen atal dinkoa da,eta altzairu orria eginiko koroa batez hedatutako karkasak osatzen du,koroaren arteketan hiru harilek induktorean sartzen dira,hiru harilkatu hauek izar ala triangelu eran konekta daitezke eta beren muturrak borne plakan agertzen dira ger motorra sarera konektatzeko.xErrotorea:Motorrarenn atal higikorra da eta estatorearen barnean kokatzen da.Errotorea aluminiozko bi koroaren arteketan sartutako eroealez egin ohi da,eroale hauek eraztun batzuen bidez ertzak zirkuitulaburrean jarrita dituztelarikk;errotore honi ur-txintxa kaiola ere deitzen zaio daukan formagatik.Errotorea ardatz baten gainean montatzen da.Funtzionamendua.Motore hauen funtzionamendu printzipioa KZekoen antzeoa da,eroale,espira edo harilen gaineko indar elektromagnetikoen eraginari dagokionez,baina jakina,desberdintasun garrantzitsuak daude.>Korronte alternoko  motoreari konektatzen zaion korronte alterno trifasikoa estatoreko haril induktoreetatik zirkulatzeko bakarrik erabiltzen da;ondorioz eremu magnetiko bilakari bat azaltzen da->Errotorea osatzen duten eroaleetan korronte elektriko induzituak azaltzen dira eremu magnetiko birakariaren ondorioz;korronte hauek ez datoz motorra konektatuta dagoen saretik/Nolanahi ere induktoreak sortutako eremu magnetiko birakaria dugu eta honen barnean,korronte elektriko induzitua daramaten hainbat eroale.Horrenbestez eroaleen gainean indar elektromagnetikoak azalduko dira,errotorea biraraziz eta motorra funtzionaraziz.

Abio metodoak.Abio zuzena:Zuzeneko abioan,bai triangelu eran,bai izar eran ere harilkatu bakoitzari bere izendatutako tentsioa ezartzen zaio (220v sarera truangelu eran konektatuz eta 380v sarera izar eran konektatuz);abio mota hau beti 5'5Kw baino motore txikiagotan erabiltzen da.Oso sistema merkea,xinplea eta denborari dagokionez azkarrena da;gainera abioko karga konektatuta dagoenean momentu handia lor daiteke.Izar-triangelu erako abioa:11Kwrainoko motorreetan erabiltzen da motore abio hau.Motorea hasieran Y eran konektatzenda, horrela harilkatuetan ezarritako tentsioa Erro3 aldiz txikiagoa da.A eran konektatuta baino,Iren balioa horren ondorioz murriztu egiten da.Biraka hasi eta denboraldi bat igaro ondoren,motorearen harilkatuak  A eran konektatzend ira,bere izendatutako abiaduran bira egin arte.Izar konexioa tentsioak duen murrizketaren ondorioz,intentsitatea eta momentua A eran konektatuta baino 3aldiz txikiagoak dira hasieran.Horregatik metodo hau ezin da erabili motorea karga handiarekin abiatu behar denean.

Errele termikoak.Errele termikoa gainintentsitateetatik motore edo tresneria trifasikoak babesteko erabili ohi da;harilkatuen berotasuna zeharka kontrolatzen du motoreak xurgatzen duen korrontea kontrolatuz.Errele termikoek beraz motorera doan korrontea eteteko gaitasunik ez dauka,horretarako aginteko zirkuituan kontaktu laguntzaileak erabili behar dira.Errele termikoak ez du zirkuitulaburretik babesten;beraz beste osagairen bat jarri behar da zirkuitulaburretik babesteko.Batez ere motore asinkrono trifasikoak babesteko erabili ohi dira eta motoretik ahal den hurbilen konektatu behar dira,bertatik igarotzen den energia elektrikoaren balioa ahalik eta fidagarriena izan dadin.

Etxeko instalazioetan.Kontadorea:Instalazioak kontsumitutako energia neurtzen dute,orokorrenak kontsumitutako Kw.han neurtzen dituzte baina badaude KVA.hak neurtzen dituztenak.PKE:Potentzi kontrolerako etengailua.Elektrizitate konpainia hornitzailearekin egindako potentzi kontratuaren arabera,intentsitatea mygatzen duen gailua da,honek normalean aparatu gehiegi batera martxan jarritakoan saltatzen du.ED:Etengailu diferentziala.Instalazioan suertatu daitezkeen ihes eta galdu korronteetatik babesten du.Instalazio elektrikoetan sartzen den intentsitatea eta irteten duenk  balio berdinekoak izan behar dute.Edozein arrazoirengatik bide hori galtzen denean[Norbaitek ukitu duelako edo isolamendu gabe dagoenean harilenbat zuritu delako)Intentsitatea gorputzetik igaro eta lurrean zehar itzuliko litzateke sarera korronte galdu hauetatik babesteko erabiltzen dira.Etengailu automatiko diferentzialak edo lurreko haria erabiltzeak babes berdintsua ematen dute,baina edozergatik etengo balitz ez luke ezertarako balio, diferentzialaz ez da hori gertatzen.ETA:Etengailu txiki automatikoak,Instalazioa osatzen duten zirkuitu bakoitzaren babes magneto termikoak ematen dute,hau dan gainintentsitateetatik eta zirkuitu laburretik babesten dute.Babespen termikoak gainintentsitateetatik babesten du zirkuitua eta babespen magnetikoak zirkuitulaburretik.Etengailu automatikoak beti kargaren eta __artean konektatu behar dira,horrela kargara doan korronteak automatikoki zehar pasatu behar du derrigorrez.Gaur egun etxebizitzetako instalazioetan fusibleak jarri beharrean etengailu automatikoak jartzen dira,azken hauek ez baitira erretzen zirkuitu laburra edo gainintentsitatea sortzen den bakoitzena.

Lurra edo Lur hartzeko haria(pe).Ihes eta galdu korronteetatik babesteko erabiltzen da.Energia elektrikoa sare tridasikoaren bidez banatzen da etxebizitzetara eta industriara.Sare trifasiko hau hiru fase eta neutroa deritzon lau eroaleren bidez banatzen da,eta neutroa gehienetan segurtasun neurri gisa lurrera konektatuta egoten da.Etxebizitzetan faseetako hari batetik eta neutroaren haritik lortzen da energia elektrikoa.Edozergatik lagun batek faseko haria ukituko balu korrontea bere gorputzetik igaroko litzateke lurrera,neutrora azken finean eta lurretik sarera itzuliko litzateke.Hor,lagun horrek ukitu duen tresna lurreko haria konektatuta ez dagoelako gertatzen da.Lurrera konektatuta balegomgariak lagunak baino inpedantzia txikiagoa daukanez,korronte elektrikoa lurreko haritik itzuliko litzake sarera,oztopo gutziago aurkituko bailute.Lur hartzeko haria erraz bereitzen da kolore hori berdea izaten duelako eta hargailuen zati metalikoari lotuta egoten da.

Goritasun lanpara.Korronte elektriko erresistentzi ohmikoa zeharkatzen duenean hau berotu egiten da eta hutsean badago 2000-3000ºC arteko tenperatura iristean goritu egiten da eta argia nahiz beroa ematen ditu.Goritasun lanparetan 3osagai bereizten dira.HARIZPIA:Korronteak zeharkatzen duenean argia eta beroa ematen dituen balio ertaineko erreistentzia da;hari kizkur nahiz leunekoa izan da.Batez ere Wolframiozko harizpiak erabili ohi izan dira eta bere urtze tenperatura 3400ºda,wolframioa lehen isolatu zutenak Elhuyar anaiak izan ziren.ANPULUA:Harizpia hutsean mantentzeko behar den ontziari deitzen zaio horrela eta normalean beirazkoa izaten da.KASKILOA:Harizpiaren eta sare elektrikoaren arteen konexioa lortzeko behar den elementua da.Goritasunezko lanpara gehienetan kaskiloak hariztaturik egoten dira,baina baioretako kaskiloak ere badaude.

Lanpara fluoreszentea.Barnean duten gas noblea korronte elektrikoa zeharkatzen denean,argia igortzen du.Fluoreszentearen mi muturretan kaskiloak daude konexio elektrikoa egiteko.Kaskiloei loturik eta lanpararen barrukaldetik,elektrodoak daude.Elektrodo hauek korronte elektrikoarekin berotu egiten dira eta elektroiak jaurtikitzen dituzte barruko gas atomoen kontra talka egin eta argia emanaz.Elektrodoen artean deskarga elektrikoa sortzeko tentsio altua behar izaten da eta horretarako elektrodoekin seriean erreaktantzia deituriko harila egoten da.Piztaragailuak hasieran denbora txikian,zirkuitulaburra egiten du eta gero zirkuitua ireki,une horretan harilak sortzen duen autoindukziozko iee eta aplikatutako 220vak batu egiten dira elektrodoen artean eta lanpara piztu egitebn da.Lanpara piztuta dagoen bitartean korronte elektrikoa lanpararen elektrodo eta bertako gasean zehar iragaten da,piztarazgailuak lanik egin gabe.Erreaktantzia eta lanpararen elektrodoek erreaktantzia induktiboak potentzi faktore txarra dute (0'4-0'5inguru)eta hau hobetzeko kondentsadore bat ipinita egoten da,PF gutxienez, 0'85ekoa izan behar du.

Entradas relacionadas: