Nietzsche

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,31 KB

Nietzche: Ezarritako kultura buruz behera uzten duen kritikarik gogorrenari ekiten dio, XIX. Mendeko bigarren mendeko bigarren erdialdeko filosofo honek. Bere kezka nagusiak gizarte burges kristauaren balio konbentzional eta puritanoak iraultzea, eta hipokresiaren mozorroa kentzea izan ziren. Bere jarrera bitalista idealismo, positibismo eta arrazionalismoaren kontrako erreakzio moduan uler daiteke. Bitalismoa ezaugarritzen duena irrazionalismoa da eta bizitza errealitate funtsezkoena gisa baieztatzea. Bizitzako errealitatearen alderdi afektiboak azpimarratzen ditu eta arrazoimenari alderdi horiek hautemateko gaitasuna ukatzen dio, eta beste ezagubide eta metodo batzuen alde agertzen da. Bitalismoak eragin erromantiko ugari izan zituen eta, besteak beste, honako ideia hauetan mamitzen dira: gizakiaren zerizana historikoa da; ez dira existitzen ez egia absolutua ez balio unibertsalak ere; gizakiak bere askatasunetik  sortzen ditu; kontzeptu zama txikiagoa duen intuizioaren aldeko filosofatze modu bat; bizitzaren alderdi ilunekiko zaletasuna. Ezkortasuna eta melankolia zabaltzen dira, eta zientzia naturalen mekanizmoaren aurkako jarrera nagusitzen da. Azkenik, nabarmena da nola Nietzsche bera heroi erromantikoaren pertsonifikazioa balitz bezala agertzen den: eroa, marjinala, tragikoa, pasionala eta bere patu singularraren mitifikatzailea. Bestalde, kontuan hartu behar da, positibismoaren eraginez, garaiko pentsamenduak metafisikan eta erlijioan oinarritutako munduaren ikuskerak baztertzen dituela. Horrek balioen desagerpena dakar eta, ondorioz, nihilismoa hedatzen da. Nietzscheren filosofiak prozesu horren kontzientzia historikoa bereganatzen du eta nihilismoaren garapenaren alde agertzen da; gizakiak ume baten parekoa izan behar duela proposatzen du, zama metafisikoetatik askaturik, balio simulakroak sortzera jolasten den umea. Pentsamendua:  Moralaren, erlijioaren, politikaren eta filosofiaren baloreek eta sinesmenek, hau da modernitatearen oinarriek, behea jo zutenean, Nietzchek egin zuen espirituaren unibertso berri bat osatzeko saiorik sendoena. Askotan modu okerrean ulertua, Nietzchek subjetibotasun berri bat sortu nahi zuen, gizakiaren kultura desberdin bat, espiritu sortzaile eta libre baten eskutik bizitzaren barnea eta kanpoa eraberrituko lituzkeena. Esaten duenaz, gizakia gainditua izan behar den izaki mesprezagarria dela, gorputza eta senak ukatzeagatik; arima eta espiritua asmatu dira, gorputza hiltzeko; sexualitatea eta lohikeria berdindu dira; aurrera jotzeko nahimena, norberak bere izatea garatzea, norberarenganako maitasun zorrotza, horiek guztiak gaizkiarekin lotu dira. Aitzitik, sena gainbeheran jartzen duen oro, balio nagusitzat hartzen dira. Egia bakarra zera da: balio dekadenteak baizik ez dituela ezagutu gizadiak. Goi gizakiaren ezaugarriak honexek dira: ez du araurik onartzen, gainetik dagoen gizakia da, botere nahia da, etengabe menperatu nahi da, betiereko itzuleran sinesten du. Azken honetaz dio, bizitza honetan denak ez duela balio; gaingizakia ez da pentsatu gabe erabakitzen duen ganorabakoa. Hil ostean gehien irakurri den filosofo honen pentsamendua kontraesanez beteta dago baina bera arte filosofiaren defendatzailea da eta artean ez dago kontraesanik. Gainera, asistematikoa da eta gogamenezko ondoeza pairatzen zuenez, baliteke zenbait idazki zoramen bikainaren emaitza baino ez izatea. Horregaitik, psikoanalisian, existentzialismoan, anarkismoan eta nazismo pentsamenduan eragina du. Jainkorik eza eta erabateko askatasunaz hitz egiten duen filosofo berak judutarren aurkako aforismo bortitzak egingo ditu eta ahulenganako mesprezua adieraziko du; germaniar kulturaren mirespena batzutan aldarrikatzen du eta bestetan aurkakoa. Hala ere, tragediaren jaiotza, gizatiarra gizatiarregia, zientzia alaia, honela mintzo zen zaratustra, ongiaz eta gaizkiaz haraindi, antikristoa, ecce homo.. dira hausnarketara bultzatzen gaituzten lanak.

Entradas relacionadas: