Natura

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB

1-PAISAIA
Agente geologikoen eraginez, erliebe formak daude lurraren gainazalean; esaterako, olatuek higatutako labarrak, ibaiek hondeatutako haranak, haizea, olatuak …
Modelatze forma horiek ikusten dugunean paisaia dela pentsa dezakegu maiz.
Erliebe formak eta modelatze formak erliebea nolakoa den adierazteko esamoldeak dira eta lurraren topografiaren azterketei dagozkio. Paisaia hitzak beste biek baiño adiera zabalagoa du.
TOPOGRAFIA: Lur-eremu bat grafikoki adierazteko teknika da, lur eremu horrek errealitatean daukan itxura adierazteko ere erabiltzen da.
2.1- AGENTE GEOLOGIKOAK
Hainbat agente geologikok egindako modelatze emaitzak dira, paisaia osatzen duten formak.
-Ibaiak: Ibai-modelatzea/ haitzarteak, uholde-ordokiak eta terrazak/.
-Ur-basak: Uhar-modelatzeak/ Ur basak,amildegiak eta alubioi-konoak/.
-Glaziarrak: Glaziar-modelatzea/anfiteatroak, orratzak, haranak U formakoak, kirol ustiaketak/.
-Lur azpiko urak: Modelatze karstikoa/Harriak disolbatu sortutako modelatzea, lur azpiko barrunbeak, kereharriak/.
-Itsasoko olatuak: Itsasertzeko modelatzea/labarrak, abrasio plataformak, hondartzak, itsasertzeak/.
-Haizea: Haize-modelatzea/basamortu legartsua eta duna-eremuak/.
2.2-KLIMA
Paisaia eratzen duten faktore batzuk:
- Agente geologikoak, agente horiek sorrarazten dituen erliebe formak dira.
-Eskualdeko meteorologia nagusia.
-Landaredia
-Fauna bereizgarria eta fauna horren ugaritasuna.
-Giza jarduerak: Nekazaritza, Kirolak, industria …
3.EGUZKI-ENERGIA LURREAN
Hainbat eragin ditu:
-Lurzorua berotzen du eta hori dela eta lurraren gainazaleko tenperatura egokia da.
-Uraren zikloa.
-Erliebea modelatzen duten agente geologikoak.
-Izaki fotosintesikoa.
Eguzki-energiak lurraren gainazalean tenperatura leuna eragiten du eta jardunean iraunarazten ditu atmosferaren dinamika, uraren zikloa, agente geologikoa eta biosfera.
3.1-ATMOSFERAREN DINAMIKA
Atmosferako lasterrek haizeak eta prezipitazioak eragiten dituzte, aire beroak, igotzen direnean hodeiak eta prezipitazioak sortzen dira.
4.METEOROLOGIA ETA KLIMA. EGURALDI-MAPAK
Meteorologia atmosferako gertakariak aztertzeaz arduratzen den zientzia da, adbz: haizea, hodeiak, prezipitazioak.
5.ERLIEBEA, ETA GRAFIKOKI NOLA ADIERAZTEN DEN.MAPA TOPOGRAFIKOAK.
Erliebea paisaiaren osagai nagusienetako bat da, informazio handi du, erliebea bera modelatu duten agente geologikoei buruz.
Ezinbestekoa da erliebea zehatz mehats adieraztea, jarduera asko planifikatu baditugu: Herri-lanetako proiektuak, meatzaritza- ustiategiak, lurraldearen antolamendua …
5.1-MAPA TOPOGRAFIKOAK
Erliebea zehaztasunez adierazteko erabiltzen da, haietan, sestra kurbak adierazten ditugu.
5.2- ESKALA GRAFIKOA ETA ZENBAZKIKO ESKALA
.Zenbakizko eskala: Maparen eta errealitatearen arteko proportzioa adierazten du.
.Eskala grafikoa: Mapan marraztutako zuzenki baten errealitatean izango lukeen luzera adierazten du.
6.METEORIZAZIOA
Egurats gorrian jarrita dauden harriei gertatzen zaien hondatze eta xehatze-prosezuari esaten zaio.
Harrien disgregazioa:
-Hezetasuna: Mineral batzuk disolbatu eta beste batzuen osaerak aldatu .
-Atmosferako oxigenoan, mineral batzuk herdoiltzen ditu.
-Tenperatura aldaketak: Harrietan dilatazioak eta uzkurdurak sortzen dituzte.
-Ura arrailetan izozteak: Ziriarena egiten du eta harriak hauste ditu.
-Izaki bizidunak: Landareek, sustraiak harrietako arrailetan sartzen baitira eta hautsi egiten dira.
-Meteorizazio kimikoa: Aldaketak eragiten ditu mineralen osaera kimikoan: Herdoildu, hidratatu edo disolbatzen diren mineraletan.
-Meteorizazio mekanikoa: Harriak hautsi edo higatzen ditu
-Meteorizazio biologiko: Izaki bizidunek eragindakoa.
8.HARRI SEDIMENTARIOAK
Jalkina harri sedimentario bihurtzen duen prozesuari litifikazioa deritzo edo diagenesia esaten zaio. Trinkotzean eta zementazioan datza.

Entradas relacionadas: