Biologiaren Oinarriak: Bizia, Nutrizioa, Ugalketa eta Ekosistemak

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 11,92 KB

1. Biziaren Funtzioak

Bizi-funtzioak elikadura, arnasketa, hondakin-substantziak askatzea, ingurune-aldaketei erantzutea, hazkuntza eta ugalketa dira.

Konposizioa

Izaki bizidun guztiok bi molekula mota ditugu:

  • Ez-organikoak: Izaki bizidunok ez ezik, materia bizigabeak ere baditu horrelakoak: ura eta gatz mineralak.
  • Organikoak: Izaki bizidunok soilik ditugu horrelakoak: gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak.

Zelulak

Teoria Zelularra:

  • Zelula izaki bizidunen egitura-unitatea da.
  • Zelula izaki bizidunen unitate funtzionala da.
  • Zelula oro aurretik baden beste zelula batetik sortzen da, zatiketaz.

Zelula Motak:

  • Prokariotoak: nukleorik gabe.
  • Eukariotoak: nukleoa duena. Animalien eta landareen zelulak dira.

Nutrizio Zelularra

Nutrizio Motak Zelulen artean:

  • Autotrofoa: Konposatu ez-organiko bakunetatik berezko materia organikoa sortzen dute, energia-iturri bat erabiliz (adibidez, eguzkiaren argia).
  • Heterotrofoa: Materia organikoa kanpotik hartu behar dute, ez baitira hura sintetizatzeko gai.

Metabolismoa:

Metabolismoa zelularen baitan gertatzen diren prozesu kimikoen multzoari deritzo, eta bi mota daude:

  • Katabolismoa: Substantzia kimikoak degradatzea, energia askatzeko.
  • Anabolismoa: Molekula bakunetatik molekula konplexuak sortzea. Energia behar du.

Zelula-Ugalketa

Zelula-ugalketa zelula ama bat zatituz zenbait zelula ume sortzen direneko prozesuari deritzo.

Mitosia nukleoa zatitzeko prozesu mota bat da: zelula amaren materia genetikoa erdiz erdi banatzen da zelula umeen artean.

2. Nutrizioa Animalietan

Digestioa (Animalietan)

Digestio-aparatuan egiten da eta lau fase ditu:

  • Irenstea: Kanpo-ingurunetik elikagaiak hartzea.
  • Digestioa: Elikagaiak mantenugai bihurtzea.
  • Xurgatzea: Mantenugaiak odolera igarotzea.
  • Egestioa: Digeritu ez diren hondarrak kanporatzea.

Arnasketa (Animalietan)

Arnas-aparatuan egiten da eta zenbait mota daude:

  • Larruazal-arnasketa: Gas-trukea gorputzeko gainazal osoan zehar egiten da.
  • Brankia-arnasketa: Gas-trukea brankien bidez egiten da; brankiak gorputzaren gainazalaren luzakin mehe-meheak dira, eta odol-hodi ugariz inguraturik daude.
  • Trakea-arnasketa: Gas-trukea trakeen bidez egiten da; trakeak gorputzaren gainazalaren luzakin mehe-meheak dira, eta animaliaren ia zelula guztietara iristen dira.
  • Birika-arnasketa: Gas-trukea biriken bidez egiten da; birikak barne-barrunbeak dira, pareta heze mehe-mehekoak eta odol-hodiz beteak.

Zirkulazioa (Animalietan)

Zirkulazio-aparatuak egiten du, eta bi mota daude:

  • Zirkulazio irekiak: Garraioko likidoa odol-hodietatik irten eta organoen arteko guneetan zabaltzen da.
  • Zirkulazio itxiak: Odolak odol-hodietan zehar zirkulatzen du, beti. Bi mota daude:
    • Bakunak: ibilbide osoan behin bakarrik igarotzen bada.
    • Bikoitzak: bihotzetik bi aldiz igarotzen bada.

Iraizketa (Animalietan)

Jarduera zelularrean sortutako hondakin-substantziak bildu eta kanporatu egiten ditu. Organo hauek egiten dute:

  • Malpighiren hodixkak (intsektuak)
  • Guruin berdeak (krustazeoak)
  • Iraitz-aparailua (ornodunak)

3. Nutrizioa Landareetan

  • Xurgatzea: Lurzorutik sustraiaren barnealdera ura eta gatz mineralak (izerdi landugabea) igarotzea.
  • Izerdi landugabearen garraioa: Sustraitik landarearen atal berdeetara eramatea, xilemako garraio-hodietan zehar.
  • Gas-trukea: Estomen bidez egiten da.
  • Fotosintesia: Hosto eta zurtoin berdeetan gertatzen da.
  • Izerdi landuaren garraioa: Fotosintesiaren bidez sortutako substantzia organikoak landarearen zelula guztietara eramatea, floemaren bidez.
  • Arnasketa mitokondriala: Substantzia organikoak erabiltzea energia lortzeko.
  • Iraizketa: Metabolismoan sortutako hondakin-substantziak kanporatzea.

4. Koordinazioa eta Harremana Animalietan

Estimuluak

Nolabaiteko erantzuna eragin dezaketen ingurune-aldaketak dira estimuluak, bai kanpo-ingurunekoak, bai barne-ingurunekoak. Hiru mota daude:

  • Fisikoak: argia, tenperatura, soinua eta presioa.
  • Kimikoak: barne nahiz kanpo ingurunean substantzia kimikorik baden ala ez (ura, gatzak, substantzia kutsagarriak...).
  • Biotikoak: beste izaki bizidun batzuk ere bertan egoteak sortzen dituen estimuluak.

Errezeptoreak

Errezeptoreak estimuluak hautematen dituzten egiturak dira. Lau mota daude:

  • Mekanikoak: ukipenarekiko, presioarekiko, mugimenduarekiko eta soinuarekiko sentikorrak dira.
  • Kimikoak: zenbait substantzia kimiko badauden hautematen dute.
  • Bero-errezeptoreak: tenperatura-aldaketak hautematen dituzte.
  • Argi-errezeptoreak: argia hautematen dute.

Nerbio-Zentroak

Nerbio-zentroek hainbat estimulurekin erreakzionatuz erantzunak lantzen dituzte, eta gero, erantzun horiek organo efektoreei helarazten zaizkie. Ornodunetan, garuna eta bizkarrezur-muina dira.

Nerbioen zeregina da bulkadak nerbio-zentroetatik gorputzeko atal guztietara eramatea, eta efektoreei egin beharreko ekintza eginaraztea.

Efektoreak

Efektoreak erantzuna gauzatzen duten organoak dira. Bi erantzun mota daude:

  • Mugimenduzkoa: erantzuna mugimendua da. Lokomozio-aparatuak egiten du.
  • Jariatzezkoa: erantzuna zenbait substantzia jariatzea da. Guruinek egiten dute.

5. Koordinazioa eta Harremana Landareetan

Landareek, bi erantzun mota izaten dituzte kanpo estimuluekiko:

  • Tropismoa: hainbat estimuluri erantzunez landareak norabide jakin batean hazten dira.
  • Nastiak: hainbat kanpo-estimuluri erantzunez landarearen zenbait atal aldi baterako mugitzea da.

6. Ugalketa Animalietan

Ugalketa Asexuala

  • Zatiketaz: banakoa bi zatitan edo gehiagotan hausten da, eta horietako zati bakoitzetik beste banako bat sortzen da.
  • Gemazioz: animaliaren gorputzean gema bat sortzen da. Batzuetan gema bereizten da eta hartatik beste banako bat sortzen da; eta beste batzuetan, itsatsita geratzen da, eta koloniak eratzen dira.

Sexu Bidezko Ugalketa

Sexu desberdineko bi banako aritu behar dira. Bakoitzak gameto bat ematen du, gonadetan eratzen dena.

  • Gonada maskulinoak: testikuluak dira, eta espermatozoideak sortzen dira haietan.
  • Gonada femeninoak: obulutegiak dira, eta obuluak sortzen dira haietan.

Sexu Bidezko Ugalketaren Aldi nagusiak:

  • Ernalketa: obuluak eta espermatozoideak bat egiten dira eta zigotoa sortzen da. Bi mota daude: kanpo-ernalketa eta barne-ernalketa.
  • Enbrioi-garapena: zigotoa sortzen denetik banakoa jaio arteko aldia da.
  • Enbrioi-aldiaren osteko garapena: banakoa jaiotzen denetik heldu egin arteko aldia da. Bi mota daude: zuzena eta zeharkakoa.

7. Ugalketa Landareetan

Landare hazidunak sexu bidez ugaltzen dira:

  • Polinizazioa: polen alea pistiloraino iristea.
  • Ernalketa: obulutegian gertatzen da. Ernalketaren ondorioz, enbrioia sortzen da eta obulutegia hazia bihurtzen da.
  • Fruitua eratzea: obulutegiaren paretak aldatzearen ondorioz gertatzen da. Fruituaren helburua hazia babestea eta sakabanatzea da.
  • Hazia sakabanatzea eta ernaltzea: sakabanatzearen bidez, hazia hainbat lekutara zabaltzen da. Orduan, oxigeno-baldintzak, tenperatura eta hezetasun-baldintzak egokiak badira, hazia ernaltzen da.

8. Ekosistemen Egitura

Ekosistemen Osagaiak

Ekosistemek hiru osagai nagusi dituzte: biozenosia, biotopoa eta haien arteko harremanak.

  • Biozenosia: izaki bizidunen multzoa.
  • Biotopoa: leku fisiko jakin bat.

Habitata eta Txoko Ekologikoa

  • Habitata: espezie jakin bateko banakoak egon ohi diren leku fisikoa.
  • Txoko ekologikoa: espezie batek ekosisteman betetzen dituen funtzioei deritzo.

Maila Trofikoak

  • Ekoizleak: materia ez-organikoa erabiliz beren materia organikoa sortzen duten organismo autotrofoak dira.
  • Kontsumitzaileak: beste organismo batzuek egindako materia organikoz elikatzen diren organismo heterotrofoak dira, eta hiru mota daude:
    • 1. mailakoak (belarjaleak): ekoizleak janez elikatzen dira.
    • 2. mailakoak (haragijaleak): belarjaleak janez elikatzen dira.
    • 3. mailakoak: bigarren mailako kontsumitzaileak janez elikatzen dira.
  • Deskonposatzaileak: aurreko mailetako materia organikoa materia ez-organiko bihurtzen dituzten organismo heterotrofoak dira.

Harreman Trofikoak

Ekosistema orotan izaki bizidunen artean sortzen diren harreman trofikoak kate nahiz sare trofikoen bidez adieraz daitezke.

Piramide trofikoa ere erabil daiteke, ekosistema ororen egitura trofikoak grafikoki adierazteko. Hiru mota daude: kopuruen piramideak, biomasaren piramideak eta energiaren piramideak.

Organismoen Arteko Harremanak

  • Espezie barnekoak: espezie bereko banakoen artekoak dira (animalia sozialen artekoak eta familien baitakoak).
  • Espezie artekoak: espezie desberdineko banakoen artekoak dira (mutualismoa, komentsalismoa, inkilismoa, parasitismoa eta harraparitza).

9. Lurreko Ekosistemak

Zona Hotzak:

  • Basamortu hotza: izotz iraunkorrak daude.
  • Tundra: oso klima hotza da, eta prezipitazioak urriak.
  • Taiga: prezipitazioak ugari dira, elur moduan batez ere.

Zona Epelak:

  • Estepa: eurite gutxi eta irregularrak.
  • Baso hostoerorkorrak: eurite ugari urte osoan.
  • Baso mediterraneoa: oso eurite irregularrak.

Zona Beroak:

  • Oihan ekuatoriala: prezipitazio ugari eta tenperatura altuak.
  • Oihan tropikala: prezipitazio irregularrak.
  • Sabana: tenperatura altuak, aldaketa gutxikoak.
  • Basamortu beroa: oso klima lehorra.

10. Uretako Ekosistemak

Faktoreak:

  • Argia
  • Tenperatura
  • Sakonera
  • Gazitasuna
  • Oxigeno kantitatea
  • Uraren mugimendua

Mota Nagusiak:

Bi multzo bereizten dira:

  • Itsasoko ekosistemak: itsasokoak eta ozeanokoak.
  • Ur gezako ekosistemak: bi mota daude:
    • Ur geldiak: aintzirak, urmaelak eta padurak.
    • Ur ibiliak: ibaiak eta uharrak.